This section is only available in Basque See it

28. ZENBAKIA

Noiztik: 12/12/2017
Nora: 11/01/2018
soziolinguistika_albistaria_28.zkia_

Soziolinguistika albistaria
28. zenbakia
2017ko abenduak 15 – 2018ko urtarrilak 11

Soziolinguistika Klusterreko albisteak
Euskararen Adierazle Sistema (EAS): euskararen osasunaren inguruko informazioa biltzen duen tresna
berritzailea
Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak, Ipar Euskal Herriko Euskararen Erakunde Publikoak eta
Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko Foru Aldundiek sustatu dute proiektua. Euskararen Adierazle Sistema (EAS)
aurkeztu zuten pasa den abenduaren 20an, Donostian, euskararen osasu…
“Hiztun berriak” gai monografikoa BAT aldizkariaren 104. zenbakian
Biziberritzen ari den hizkuntza ororentzat hizkuntza horretako hiztun berriak izatea estrategikoa da, ia
ezinbestekoa . Izan ere, hizkuntzaren transmisio horizontala deitu ohi zaion horrek zabaltzen du,
belaunaldiz belaunaldikoaren ondotik, hiztun-komunitatea.Bat soz…
Euskal Soziolinguistika Jardunaldiko bideoak ikusgai daude
Azaroaren 22an UEMAk eta Soziolinguistika Klusterrak antolatutako “Arnasguneak eta udalerri
euskaldunak: gaurko eta biharko erronkak” jardunaldiko saioak ikusgai daude bideoan. Zehazki Mikel
Zalbideren hitzaldia, Iñaki Agirreazkuenagarekin elkarrizketa eta Olatz Alt…
“Euskararen ahozko kale-erabilera: erronkak” artikulua Euskera aldizkariaren 61-2 zenbakian
Euskaltzaindiak Euskera aldizkariaren 61 (2016) 2. zenbakia argitaratu berri du. Soziolinguistika
Klusterreko Olatz Altuna eta Maialen Iñarra ikerlariek idatzitako “Euskararen ahozko kale-erabilera:
erronkak” artikulua biltzen du, besteak beste. Laburpena:

Ikerketak
Usos lingüístics i identitats socials entre adolescents catalans i valencians (tesia osorik)
(tdx.cat) L’objectiu d’aquesta tesi és analitzar els processos de construcció de les identitats lingüístiques i
socials dels adolescents de dues localitats catalanes, Mataró i Manlleu, i una de valenciana, Castelló de la
Plana, a partir dels seus usos ling…
“Debako Euskararen Historia Soziala” liburua aurkeztu dute
(Gipuzkoa.eus) Historiaurretik hasi eta XX. mendera arte Deban izan den bilakaera soziolinguistikoa
aztertu dute “Debako Euskararen Historia Soziala” liburuan. Iñigo Ramirez de Okariz eta Nekane
Goikoetxea HUHEZIko irakasleek egin dute, Udalaren aginduz, eta euskara…
e5 proiektuaren 2. mintegia otsailaren 23an egingo da Gasteizen
(Eusko Ikaskuntza) Foroak eta mintegiak. 2017/12/21. e5 proiektua 2018ko azaroan burutuko den Eusko
Ikaskuntzaren Mendeurrenari eta XVIII. Kongresuari begira egituratu da. e5 proiektuaren garapena
nolakoa izan behar zuen eztabaidatu zenean, proiektu hau garatzeko hir…

Jardunaldiak, hitzaldiak eta ikastaroak
Diskurtsoak aztergai izango dira Topaldian, urtarrilaren 25ean
(Topagunea) Euskalgintzatik darabiltzagun diskurtsoak aztertuko dira Topaldia jardunaldian,
euskaltzaleen mugimenduak urtero antolatzen duen gogoeta-saioan. 2018ko urtarrilaren 25ean egingo da
Topaldia, Durangoko Landako Elkartegian, azken urteotan egin izan den modura. Herritar…
International Conference on Language, Identity and Education in Multilingual Contexts (LIEMC18)
(European Centre for Modern Languages) Marino Institute of Education – an Associated College of the
University of Dublin, Trinity College on 1 – 3 February 2018.

Liburuak eta argitalpenak1
Language competence assessment in minoritised language revitalisation contexts. The case of Basque
(HABE liburutegia) Paula Elosua eta Antton Peñalbaren artikulua Journal of Multilingual and Multicultural
Development aldizkarian.

Els reptes del plurilingüisme en el context sociopolític català – Neus Oliveras
(GenCat) Anna M. Pla Boix (coord.), Jordi Ginebra, Agustí Pou Pujolràs, Jaume Vernet i Llobet. Reptes del
dret lingüístic català. Reflexions per a un debat crític. Barcelona: Institut d’Estudis de l’Autogovern,
col·lecció IEA Recerca, núm. 3, 2017. Consu…
Llengua i Dret, 68. zenbakia (2017ko abendua)
(Llengua i Dret) De la traducció a la jurilingüística
Dokumenturen bat edo informazio bibliografiko gehiago nahi izanez gero, jo zuzenean HABE Liburutegira
(liburutegi@habe.eus), beraiek arduratuko baitira zure eskaria bideratzen.

1

Bestelakoak
Sinadura bilketa, EBk kultura eta hizkuntza gutxituak babesteko legea onar dezan
(EITB) ‘Minority SafePack’ kanpainaren xedea da Europako erakundeei legedi loteslea eskatzea. Gaur
egun, estatu bakoitzaren legediaren araberakoa da babesa. FUEN Europar Nazionalitateen Batasun
Federalak ‘Minority SafePack’ kanpaina jarri du martxan, Europako erakund…
“Modernizatu egin behar dira ikerketa soziolinguistikoak”
(Berria) Mende erdiko ibilbidea osatu du Siadeco ikerketa elkarteak. Aitzindari izan da euskararen
egoerari buruzko hainbat ikerketa egiten, eta orain ere hor dihardu. Aldaketak egin beharraz mintzo da
Allur arduraduna.
Oxigenorik ez irlanderarentzat
(Berria) Irlandako gaelikoa berezko hiztunik gabe geratzen ari da. Hala erakusten du argitaratu berri den
errolda linguistikoak: ‘gaeltacht’ arnasguneetan, %11 egin du behera erabilerak. Ezagutza handitu arren,
hiztun gehienentzat eskolako hizkuntza baizik ez da. Ant…