Clara Campoamor Kultur Etxea (Barakaldo), 2018ko uztailaren 4 eta 5ean
Zuzendariak:
Josune Zabala Alberdi (Eusko Jaurlaritza – Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza) eta Olatz Bengoetxea Manterola (Soziolinguistika Klusterra)
Helburua:
- Eskolan, ahozko hizkuntzaren ezagutza eta erabilerari lotutako praktika onak zein izan daitezkeen ezagutu eta adibideak ezagutzea.
- Hizkuntza normalkuntzaren ikuspegitik, ahozko hizkuntza eskolan lantzeko baliagarri gerta daitezkeen egiteko moduak ezagutu eta esperimentatzea.
- Ahozko hizkuntza (edozein ikasgaitan) lantzeko oinarriak eta praktika onak ezagutzea.
Egitaraua:
(Saio guztiak Josune Zabala eta Olatz Bengoetxeak gidatuko dituzte)
2018-07-04
09:00 – 11:30 Gure testuinguru soziolinguistikoa eta ahozko hizkuntzaren lanketaren arteko lotura. Diagnostikoa egin eta ikastetxean erabakiak hartzeko oinarrizko adierazleak
11:30 – 12:00 Geldiunea
12:00 – 13:30 Egitetik lantzera: pizgarri batzuk egiten dugunaz jabetzeko
13:30 – 14:00 Sintesia
15:30 – 17:00 Ahozko hizkuntza lantzeko uneak. Egoera autonomoak: ahozkoaren aldagai jakin bat lantzera bideratutako jarduera eta jolasak
2018-07-05
09:00 – 11:00 Egoera gidatuak: ahozko genero berezituak, errutinak eta sekuentzia didaktikoak
11:00 – 11:30 Geldiunea
11:30 – 13:00 Egoera askeak: edozein elkarrekintzatan sortutako egoerak kudeatzeko praktika onak
13:00 – 13:30 Tailerrari amaiera. Azken hitzak.
MATRIKULA zabalik. Prezio murriztua maiatzaren 31 arte. Bi aukera daude ikastaroan izena emateko:
EHUren uda ikastaroen eskaintza osoa, albisteak eta bestelakoak: uik.eus/eu/zer-egin-ahozko-komunikazioa-eskolan-lantzeko-1