
Arnasguneak Hizkuntza Gutxituen Biziberritzean. Nazioarteko konferentzia.
Aurkezpena
Euskal Herrian “arnasgune” deitutako eremu geografikoetan arreta jarri izan dute soziolinguistikak, hizkuntza politikak eta euskararen aldeko gizarte mugimenduak. Antzeko baldintzak dituzten eremuak “hiztun dentsitate altuko lurraldeak”, “hizkuntzaren gotorlekuak” edo “komunitate bernakularrak” bezala definitu izan dira Europan eta Munduan hizkuntza gutxituen eta gutxiengo linguistikoen alorrean.
Arnasguneak, hizkuntza gutxituen testuinguruetan, funtsezko espazio soziolinguistikoak dira, ahalbidetzen dutelako bertako hiztunek beste inon baino modu naturalagoan garatzea euren hizkuntza-ohiturak eta hizkuntza transmititzen jarraitzea. Bertan, hizkuntza gutxituaren erabilera nagusi da eta belaunaldi arteko transmisioa bermatzen da. Hizkuntza gutxituko hiztunentzat ingurune erosoak dira, diskriminazio eta menderakuntza egoeratik babesten direlako eta eguneroko komunikazioan sendo mantentzen direlako. Gune hauetan berezko dinamika soziolinguistikoak hizkuntza gutxituaren indartzea dakar, hizkuntza gutxitua erabiltzeko eta transmititzeko joera gailentzen da.
Bestalde, arnasguneek hizkuntza biziberritze prozesuetan zeregin estrategikoa dute. Hiztun berriak sozializatzeko eta erabileran murgiltzeko gune aproposak dira, eta hizkuntzaren prestigioa eta erabilera aktiboa sustatzen dute. Gainera, arnasguneetako esperientziak eta praktikak esportagarriak izan daitezke, hizkuntza gutxituaren presentzia txikiagoko inguruneetan presentzia hori handitzeko eta hizkuntza aktibazio ekimenak inspiratzeko.
Hainbat erakundek arnasguneen identifikazioan, babes juridikoan eta garapen integralean lan egiten dute, horien finkapena eta hedapena helburu. Sarritan, arnasguneen egoera soziolinguistikoak hizkuntzaren osasun orokorraren gaineko seinaleak ematen ditu; izan ere, arnasgunerik gabeko hiztun komunitatea galbidean dago eta egoera sendoan dauden hizkuntzek arnasgune geografiko zabalak dituzte. Horregatik guztiagatik, politika publikoetan lehentasunezko arreta behar dute. Ingurune hauetan hizkuntza gutxituaren aldeko norabidean dinamika soziala piztea eta elikatzea, bereziki demografia, hezkuntza eta eremu sozioekonomikoko baldintzei dagokienez, hizkuntza gutxituen etorkizunaren alde lan egitea da.
Nazioarteko konferentzia honek bi helburu nagusi izango ditu:
- Arnasguneek hizkuntza gutxituen biziberritzean duten garrantziaz gogoeta eragitea Europako hizkuntza gutxituen eremuan.
- Arnasguneetan hizkuntza gutxituek duten egoera soziolinguistikoa indartzeko proposamenak eta neurriak plazaratzea.
ANTOLAKETA
Batzorde Zientifikoa
- Xan Aire Hasquet, Plazara.
- Patri Arburua Etxeberria, Bortzirietako Euskara Mankomunitatea.
- Miren Artetxe Sarasola, Euskal Herriko Uniberstitatea (EHU-UPV).
- Asier Basurto Arruti, Soziolinguistika Klusterra.
- Maddi Dorronsoro Olamusu, European Centre for Minority Issues (ECMI).
- Mikel Gartziarena San Policarpo, Euskal Herriko Uniberstitatea (EHU-UPV).
- Conchúr Ó Giollagáin, University of the Highlands and Islands (UHI).
- Iñaki Iurrebaso Biteri, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea (UEMA).
- Elin Haf Gruffydd Jones, University of Wales – European Language Equalty Network (ELEN).
- Jon Mentxakatorre Odriozola, Mondragon Unibertsitatea (MU).
- Jon Sarasua Maritxalar, Mondragon Unibertsitatea (MU) – Euskaltzaindia.
- Arkaitz Zarraga Azumendi, Udako Euskal Unibertsitatea (UEU).
Batzorde Antolatzailea
- Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea
- Soziolinguistika Klusterra
- Udako Euskal Unibertsitatea
- Coppieters Fundazioa




Babesleak
- Eusko Jaurlaritza
- Gipuzkoako Foru Aldundia
- Azpeitiko udala

ENGLISH VERSION
2025-10-16
- Azpeitiko Udala,
- Gipuzkoako Foru Aldundia,
- Eusko Jaurlaritza,
- Coppieters Fundazioa,
- Udako Euskal Unibertsitatea,
- Soziolinguistika Klusterra,
- Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea.
- Mikel Zalbide (Euskaltzaindia)
- Conchúr Ó Giollagáin (University of the Highlands and Islands)
- Étienne Lemyre (Statistique Canada)
- Garikoitz Goikoetxea (Tolosako Udala)
- Elin Haf Gruffydd Jones (University of Wales – ELEN)
- Jon Aizpurua (Eusko Jaurlaritza)
- Asier Basurto (Soziolinguistika Klusterra)
- Iratxe Retolaza (Irakaslea eta ikerlaria).
- David Berga (Colectiu Escambell)
2025-10-17
- Jardunaldiaren antolatzaileak.
- Cynog Prys (Bangor University)
- Mattia Zeba (EURAC)
- Adrian Borka (Voivodinako Gobernu Autonomoa)
- Alaitz Aizpuru, Mikel Artola eta Haritz Garmendia (Ikerlariak).
- Iñaki Iurrebaso (UEMA)
- Jardunaldiaren antolatzaileak.
Matrikularen xehetasunak
- Prezio orokorra: 60€
- Prezio murriztua: 30€
- Bazkideentzat prezioa: 60€
- Matrikulatu aukera sakatu eta jarraitu guneak adierazten dituen pausuak.
- Matrikula-prozesua amaitu ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
- Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: +34 943 82 14 26, i.iciar@ueu.eus (Irati Iciar).
- Hemen UEUrenmatrikulazio-araudi orokorra.
- Bazkaria matrikula-prezioaren barne dago.
- Alergia edo dieta bereziak matrikula egiterakoan adierazi, mesedez.
Interpretazioa
Jardunaldiko hitzartzeak euskaraz eta ingelesez izango dira, interpretazio zerbitzua jarriko da.