This section is only available in Basque See it

103. zenbakia

Noiztik: 25/06/2021
Nora: 08/07/2021
soziolinguistika_albistaria_103.zkia_

103. zenbakia
2021eko ekainak 25 – uztailak 8


Soziolinguistika Klusterreko albisteak
Ahozko komunikazioaren irakaskuntza, besteak beste, Interakzionismo
Sozio-Diskurtsiboaren (ISD) Nazioarteko Kongresuan
Interakzionismo Sozio-Diskurtsiboaren (ISD) VII. Nazioarteko Kongresua izaten ari da egun
hauetan (uztailaren 5etik 7ra) Donostian. Soziolinguistika Klusterrak Euskararen ahozko
didaktikaren erronkak (S10) sinposioan parte hartu du, bi aurkezpenetan.

Hizkuntza aktibazioaren gakoak eta prozesua EHUren uda ikastaroetan
Euskaltzaleen Topagunearen ekimenez eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren
laguntzarekin, Hizkuntza gutxituen aldeko aktibazio soziala: egoera eta etorkizunerako
gakoakikastaroa egiten ari da uztailaren 7 eta 8an UPV/EHUren uda ikastaroen baitan.

Kafe Garaia 01 – Olatz Altuna Zumeta (elkarrizketa)
[Noaua] NOAUA! aldizkariaren lehen zenbakia 1996ko ekainaren 28ko datarekin plazaratu zen.
25. urteurrenean, ‘Kafe garaia’ izeneko atala jarri dugu martxan. Lehen kafea Olatz Altuna
Zumetarekin hartu dugu. NOAUA!ko lehen zuzendaria izan zen, Soziolinguistika Klusterreko
ikerlari-teknikaria da egun.


Ikerketak
Apaldu egin da DBHn euskaran eta matematikan duten gaitasuna
1

103. zenbakia
2021eko ekainak 25 – ekainak 8

[Berria] Bi urtean murriztu egin da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleen hizkuntzarako
konpetentzia euskaraz, baita matematikakoa, gaztelerakoa eta ingelesekoa ere. Ondorio
argiak atera daitezke Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikasleek ebaluazio diagnostikoan.

Protection and promotion of regional or minority languages: promising
practices across Europe 2015-2020
[Council of Europe] T here are many initiatives, programmes and interventions offered by
states and non-governmental bodies across Europe that support the implementation of the
right to employ regional or minority languages in several fields of activities by the speakers.


Jardunaldi, hitzaldi eta ikastaroak
Mintegia: ‘Euskararen erabilera normalizatzeko Legearen 40. urtearen
atarian’
[Euskaltzaindia] Sabino Arana Fundazioak eta Euskaltzaindiak elkarlanean antolaturiko mintegi
honen bidez hausnarketarako, esperientzien trukerako eta elkarlanerako foro edo bilgune bat
eskaini nahi da, sentsibilitate eta ikuspegi ezberdinak bilduz.

Abian da izena emateko epea Euskararen Jabekuntza, Kudeaketa eta
Hizkuntza Praktikak XXI. Mendean Masterrean
[Irekia, Eusko Jaurlaritza] Euskararen biziberritze prozesuan sortu diren ezagutza eta
metodologia berrietan trebatzeko masterra jarri du martxan UPV/EHUko Euskara Institutuak,
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak sustatuta.

Osasuna eta Hizkuntza IV: Ikerketatik ezagutzara
[UIK] Osasuna eta hizkuntzari buruzko IV. uda ikastaroa izango da uztailaren 15 eta 16an.
Bilboko Bizkaia Aretoan (presentziala) eta Zoom bidez (telematikoa). Aurtengo edizioan
ikerketa izango da Ikastaroaren gai nagusia.

Udalerri euskaldunetarako garapen estrategiei buruzko formazio saioa
antolatu du UEMAk, uztailaren 20an
[UEMA] Udalerri euskaldunei eusteko modurik eraginkorrena udalerri euskaldunak garatzea
delakoan, UEMA aspaldidanik ari da nabarmentzen garapen estrategien garrantzia. Horrela,
formakuntza saio honetan Joseba Garmendia ekonomialaria eta EHUko irakasleak udalerri
euskaldunetan garapen estrategiak eraiki ahal izateko marko teorikoa aurkeztuko du.

Challenge of ensuring national minority rights taking new forms, tools to
address it adapting
[Council of Europe] Achievements and future challenges in protecting national minority rights
has been the focus of a high-level conference in Strasbourg organised by the Council of Europe
under the Hungarian Presidency of the Committee of Ministers.

2

103. zenbakia
2021eko ekainak 25 – ekainak 8


Liburuak eta artikulu zientifikoak
Dragon Ball on the Basque public TV: influence on viewers’ language
attitudes and practices
[Journal of Multilingual and multicultural development] Dragon Ball was highly popular among
different generations in the Basque Country. The anime TV series was broadcast in Galician,
Catalan and Basque practically at the same time in 1990.

The speakers of minority languages are more multilingual
[International Journal of Bilingualism] The paper tests the hypothesis that the larger the
population of language speakers, the smaller the number of second languages mastered by
these speakers.

Dossier «El català al món digital»: una visió polièdrica d’una realitat
inquietant
[Pensem.cat] Tot i que en el pla teòric el nou món digital no presenta barreres per a les
llengües, les economies d’escala conviden a retallar despeses per augmentar beneficis. En
aquest context…, quin futur li espera, al català? | Nou dossier de Pensem
Dokumenturen bat edo informazio bibliografiko gehiago nahi izanez gero, jo zuzenean HABE Liburutegira
(liburutegi@habe.eus), beraiek arduratuko baitira zure eskaria bideratzen.


Bestelako albisteak
Iñaki Larrañaga euskaltzalea hil da
[Berria] Euskalgintzari estuki loturik aritu izan zen Iñaki Larrañaga (Lazkao, Gipuzkoa, 1933 2021), gazte-gaztetatik. Fraide, soziologo eta soziolinguista zereginetan aritu izan zen
urteetan. Gaur hil da.

Gaindegiak bertan behera utzi du bere jarduna, arazo ekonomikoak direla
eta
[Berria] Euskal Herriko osoko datu sozioekonomikoen berri izateko aukera galduko dute euskal
herritarrek. Izan ere, Gaindegiak iragarri du behategiaren jarduna eten egin duela ekaina
amaitzearekin batera, zailtasun ekonomikoen ondorioz.

“Ondo dago hizkuntzak jakitea, baina hitz egin… euskaraz, ezta?”
[ARGIA] Sorterriko hizkuntzaz hitzaldi egitera etorri zen Gasteiza, baina hitzari lotu zitzaion
ordukoxe ohartu ginen hura ez zela izozmendiaren punta besterik. Ginea Bissaun jaioa,
Senegalen hazia, Euskal Herrira ezkondua…

3

103. zenbakia
2021eko ekainak 25 – ekainak 8

Arawi Ruiz: “Hizkuntza minorizatuak hitz egiten ditugunok mundua beste
modu batean ulertzen dugu”
[Euskaraba] Arawi Ruiz quichuak eta Miren Uriarte euskaldunak elkarlanean irabazi dute
hizkuntza minorizatuen proiektuen e-GA lehiaketa. Lehiaketaren koordinatzaile Beñat Garaio
eta Arawi Ruiz quichua izan dira Radio Vitoria-ko ‘Euskara Araban’ saioan.

Babeslea:

Bazkide partaidea:

4