This section is only available in Basque See it

124. zenbakia

Noiztik: 10/06/2022
Nora: 23/06/2022
soziolinguistika_albistaria_124.-zkia

124. zenbakia
2022ko ekainak 10 – ekainak 23


Soziolinguistika Klusterreko albisteak
Hizkuntzen kaleko erabilera aztertzeko ariketa kolektiboa izan da Euskal
Soziolinguistika Jardunaldia
Egun osoko jardunaldia egin dute Bilboko Bizkaia Aretoan, 2021eko Hizkuntzen erabileraren kale
neurketak utzitako emaitzak oinarri hartuta. 120 pertsonek parte hartu dute guztira aurtengo Euskal
Soziolinguistika Jardunaldian.

Txillardegi-Hausnartu soziolinguistika sarietara lanak aurkezteko epea ireki
da
Sarien XV. edizioaren deialdia zabaldu dute Soziolinguistika Klusterrak eta Euskal Herriko
Unibertsitateak. Irailaren 16ra arte dago aukera hausnarketa eta ikerketa lanak aurkezteko.

Olatz Altuna, Soziolinguistika Klusterra: “Gasteizen eta Araban gazteek egiten
dute euskara gehien, beste lurraldeetan ez bezala”
[Euskaraba] Euskararen erabileraren inguruko ikerketa egin duen lantaldeko zuzendari Olatz Altuna
elkarrizketatu dugu.

1

124. zenbakia
2022ko ekainak 10 – ekainak 23


Ikerketak
Joan Mari Torrealdai beka sortu dute, kultur ikerketak eta egitasmoak
sustatzeko
[BERRIA] Joan Mari Torrealdai idazle eta ikerlaria hil eta bi urte eskasera, Usurbilgo Udalak eta Jakin
aldizkariak Joan Mari Torrealdai beka aurkeztu dute gaur, Usurbilen bertan. Bi erakundeen arteko
hitzarmenarekin, Torrealdaik bere bizitzan landutako esparruak ikertzen jarraitzea bultzatu nahi
dute.

Martin Ugalde beka: 2022rako deialdia zabalik
[Martin Ugalde Kultur Parkea] 2022rako beka deialdiaren gaia izango da “Martin Ugalde Orradreren
ekarpena Euskal Herriari eta euskal kulturari, berak landutako eremuetako edozein kontuan
hartuta”.


Jardunaldi, hitzaldi eta ikastaroak
Jakin Jardunaldiak, demografiaren bidez zaintza eta hizkuntza aurreikusteko
[JAKIN] Uztailaren 7an eta 8an egingo da VIII. Jakin Jardunaldia Usurbilen, datu demografikoetatik
abiatuta zaintzen eta hizkuntzaren auziei erreparatzeko eta UEUren, Usurbilgo Udalaren eta Jakinen
lankidetzaren emaitza dira.

Euskal nortasunak XXI. mendean dituen erronkak aztertuko dituzte Udako
Ikastaroetan Donostian
[NAIZ] Euskal nortasunak XXI. mendean dituen erronkei buruzko jardunaldiak antolatu dituzte,
Donostiako Udako Ikastaroen baitan, EHUk, Telesforo Monzon eLab-ek, Sabino Arana Fundazioak eta
Cenarrusa Fundazioak uztailaren 5ean eta 6an.

‘Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa Lurraldean’ aditu titulua eskainiko dute
EHUk eta UEUk datorren ikasturtean, eta zabalik da matrikula egiteko epea
[UEMA] ‘Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa Lurraldean’ izeneko aditu-titulua prestatu dute EHUk eta
UEUk datorren ikasturterako, UEMArekin eta Kontseiluarekin batera, eta dagoeneko zabalik da
matrikula egiteko epea, irailaren erdialdera arte.

2

124. zenbakia
2022ko ekainak 10 – ekainak 23

Minority language protection in the EU and the Right to Speak: Reframing the
debate
[Coppieters Foundation] Top experts in the field of diversity management will discuss in Bastia,
Corsica, strategies to promote linguistic rights. The goal is to recommend the EU to reflect upon its
policies and practices in matter of language promotion and protection.

The 4th International Conference Synergy of Languages and Cultures:
Interdisciplinary Studies
[Sant Petersburgoko Unibertsitatea] We are happy to extend this invitation to The Fourth
International Conference, The Synergy of Languages and Cultures: Interdisciplinary Studies, to be
held on 29 September – 01 October 2022, in an online format.


Liburuak eta artikulu zientifikoak
Jon Gotzon’s syncretic bilingual parody: Pushing the boundaries of ‘authentic’
Basque
[Language in Society] In this research, I study the way this parody takes advantages of carnivalesque
strategies in order to question fixed ideological hierarchies on Basqueness.

Translanguaging in Basque and English: practices and attitudes of university
teachers and students
[International Journal of Multilingualism] Whereas previous research in the Basque Country has
mainly focused on the implementation of translanguaging pedagogies, in this study we carried out a
contrastive analysis of translanguaging practices in English Medium Instruction Education.

Herri gutxituen bidea zabaltzeko ideiak jasotzen ditu Galo Martinez de la Pera
bere saiakeran
[NAIZ] Zein da herri ukatu eta baztertuen irtenbidea supergizakiaren garaian? Hori da Galo Martinez
de la Pera ‘Emearen bidea supergizakiaren aroan’ (Alberdania) saiakera liburuan erantzuten saiatzen
den galdera, herrigintza eta feminismoa uztartuz.

Indigenous Language Revitalization in British Columbia: Yuneŝit’in strategies
for Nenqayni ch’ih or the Tŝilhqot’in language
[EHU] Paula Laita Pallarés Soziolinguistika Klusterreko ikerlari eta teknikariaren tesiak Tîlhqot’in
ikasteko eta hizkuntza komunitatean biziberritzeko estrategiak eta baliabideak identifikatzea dauka
helburu nagusitzat.

3

124. zenbakia
2022ko ekainak 10 – ekainak 23

Indigenous language revitalization using TEK-nology: how can traditional
ecological knowledge (TEK) and technology support intergenerational
language transmission?
[Journal of Multilingual and Multicultural Development] The TEK-nology pilot project demonstrates
how community-led, relational technology and immersive Indigenous language acquisition can
support ALRR and foster more equitable multicultural and multilingual education.
Dokumenturen bat edo informazio bibliografiko gehiago nahi izanez gero, jo zuzenean HABE Liburutegira
(liburutegi@habe.eus), beraiek arduratuko baitira zure eskaria bideratzen.


Bestelako albisteak
Euskal ikasketen hiru katedra berri jarriko ditu Etxepare Euskal Institutuak
abian 2022-2023 ikasturtean
[Etxepare Institutua] Nazioarteko hiru unibertsitatetan katedra berriak jarriko ditu abian Etxepare
Euskal Institutuak datorren ikasturtean. Elbira Zipitria katedra McGill University-n, Quebecen, Alan
R. King katedra University of Wales Trinity Saint David-en, Galesen, eta Frank Bidart katedra
California State University Bakersfield-en, AEBetan.

Babeslea:

Bazkide partaidea:

4