This section is only available in Basque See it

129. zenbakia

Noiztik: 30/09/2022
Nora: 13/10/2022
soziolinguistika_albistaria_129.-zkia

129. zenbakia
2022ko irailak 30 – urriak 13


Soziolinguistika Klusterreko albisteak
Imanol Larrea Galesen da Alan R. King katedrako sei asteko ikerketaegonaldirako
Sei astez egongo da Imanol Larrea Mendizabal, Soziolinguistika Klusterreko zuzendaria,
Galesen Etxepare Institutuak eta University of Wales Trinity Saint Davidek sortu berri duten
katedran, Galesko Unibertsitateko Centre for Advanced Welsh and Celtic Studies ikergunean.

Hizkuntzen erabilerarako babesguneen gaineko konferentzia egin du NPLD-k
Cardiff-en
Urriaren 7an, Galeseko Museo Nazionalean (Cardiff) Safe spaces to encourage language use
konferentzia egin zuten Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Sareko (NPLD) bazkideek eta
Soziolinguistika Klusterrak bertan parte hartu zuen.


Ikerketak
Bertsolaritza hizkuntzalaritzaren ikuspegitik aztertzeko ikerketa-lanak eta
master-amaierako lanak saritzeko deialdia
[Mintzola] Bertsolaritza eta hizkuntzalaritza ikergai gisa sustatzea da deialdi berri honen
helburua. 2022an, 3.000 euro gordineko dirulaguntza bat esleituko da.

1

129. zenbakia
2022ko irailak 30 – urriak 13

“Txiokatu zure tesia 6 mezutan” lehiaketaren 6. edizioa azaroaren 22an egingo
da
[unibertsitatea.net] #txiotesia6 lehiaketa 2019/2022 urte bitartean tesia aurkeztutakoei edo tesia
orain egiten dabiltzan ikertzaileei dago zuzenduta. Sari bi banatuko dira: txiolari ulergarriena (500€)
eta txiolari originalena (300€).


Jardunaldi, hitzaldi eta ikastaroak
“Hizkuntza eta Generoa” hitzaldia SENPEREN urriaren 13an
[UEU] Ikasturte berriko TARTARIKA zikloa martxan jarri dugu berriro. Urriak 13an Lorea Agirre eta
Idurre Eskisabel izango dira hizlariak, Senpereko Larraldea aretoan.

Euskara eta kirolarekin lotutako ‘Euskara: marka eta erronka’ topaketak
Gasteizen
[Euskararaba] Urriaren 20an Europa Jauregian Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak eta
Arabako Kirol Federazioen Elkarteak (AFDA) Marka eta Erronka topaketa antolatu dute hirugarren
aldiz. Aurrekoetan bezala, euskara eta kirola uztartuko dituzte aurrerabideak identifikatzeko.

‘Euskara ala ezkara kirolean?” jardunaldiko kronika eta bideoak eskuragarri
[Euskara ala ezkara] Zein da Elgoibarren kirolak duen dimentsioa eta eragina? Zergatik da
garrantzitsua kirola euskaraz egitea? Kirola ere herrigintza al da? Zer ematen dio kirolak Elgoibarren
ongizateari eta herrigintzari oro har?

Eskuragarri “Enpresa euskaldunaren erronkak” jardunaldiko aurkezpenak
[Unibertsitatea.net] “Enpresa euskaldunaren erronkak” jardunaldia egin zen uztailaren 5ean
Eibarren, Markeskoa Jauregian. 2 hitzalditan erabilitako aurkezpenak eskuragarri daude Otarrea
dokumentu biltegian.

The 2022 Soillse Conference: Rooting Minority Language Policy in the Speaker
Community
[SOILLSE] The Soillse conference held in August 2022, advises Scottish Government, Bòrd na
Gàidhlig, Local Authorities, development agencies and, importantly, individuals and families
speaking and learning Gaelic to come together in a spirit of cooperation and renewal.


2

129. zenbakia
2022ko irailak 30 – urriak 13

Liburuak eta artikulu zientifikoak
Euskara eta XXI. mendeko immigrazioa Euskal Herrian
[HABE Liburutegia] Estatuz kanpoko immigrazio fluxua da euskararen lurraldean mende hasiera
honetan gertatu den fenomeno garrantzitsuenetako bat eta erronka esanguratsuak planteatu dizkio
hainbat arlotan Euskal Herriari, bertan izan duen dimentsio handiarengatik.

De la minoration à l’émancipation : itinéraires sociolinguistiques
[Carta] Ce livre, composé de plusieurs de ses articles parus dans des ouvrages collectifs ou des revues
scientifiques internationales reconnues, témoigne tout autant du chemin parcouru sur la question
que de celui qui demeure à faire.

Place identity and authenticity in minority language revitalisation: Scottish
Gaelic in Glasgow
[International Journal of Bilingualism] This paper aims to examine the extent to which they acquire
aspects of a traditional dialect. Also, we investigate how young new speakers outside of a traditional
community negotiate place identity and authenticity.

Well-being and language: language as a well-being objective in Wales
[Current Issues in Language Planning] The purpose of this paper is to briefly assess the extent to
which the Welsh NHS is in a position to facilitate the well-being objective of ensuring service users
have an opportunity to utilise the Welsh language.

Kaqchikel Maya and Spanish: Attitudes, domains, and acquisition
[International Journal of Bilingualism] The goals of this study are to examine attitudes toward
Kaqchikel Maya and Spanish in domains of life in a village and a town in central Guatemala and to
examine the influence of indigenous participants’ attitudes toward Kaqchikel on Kaqchikel
acquisition.
Dokumenturen bat edo informazio bibliografiko gehiago nahi izanez gero, jo zuzenean HABE Liburutegira
(liburutegi@habe.eus), beraiek arduratuko baitira zure eskaria bideratzen.


Bestelako albisteak
Irakasleen euskara maila kezkagai
[BERRIA] Hezkuntza Legearen aurreproiektuak jasotzen du irakasleak euskaran eta euskal kulturaren
transmisioan trebatzeko prestakuntzak emango dituztela. Beraz, behar besteko maila al daukate?
EHUren Hezkuntza Fakultateetako zenbait irakasle gaiarekin kezkatuta daude.

3

129. zenbakia
2022ko irailak 30 – urriak 13

Etxeko hizkuntza erabakitzen
[Hik Hasi] Etxe bateko hizkuntza zein izango den erabakitzeaz eta erabaki horri eusteko gakoez ariko
gara ondorengo lerroetan, teoria eta bizipenak gurutzatuz.

Lagun artean ospatu dugu Euskaltzaleen Topagunearen 25. urteurrena
[Topagunea] Mende laurdena beteta, 2022ko urriaren 7an ospatu dugu Euskaltzaleen
Topagunearen 25. urteurrena berriz. Aspaldiko lagunak bildu eta federazioko kide, kolaboratzaile,
lagun eta konplizeak batzeko aitzakia bikaina izan da Donostiako Aquariumean egin den ekitaldia.

Emunek kideak eskertu eta dei egin du: «Euskarak lan mundua behar du, eta
lan munduak euskara»
[NAIZ] 25. urteurreneko ekitaldia eta topaketa egin ditu Emun kooperatibak Arrasaten.
«Gizarte euskaldun, justu eta iraunkorra eraikitzeko lanean dihardugu, horretarako bidelagun eta
eragile gisa ikusten dugu gure burua, eta hori elkarlanean eta lankidetzan egin nahi izan dugu»,
azpimarratu dute.

ADN Maya wins the 2022 Linguapax Award
[Linguapax] The ADN Maya collective, led by the rapper Pat Boy, promotes the rethinking of the use
of Maya language and the renewal of the musical tradition in that language through artistic
education of young Maya and Maya/Spanish speakers.

Babeslea:

Bazkide partaidea:

4