Euskararen Sozializazioa eta Transmisioa mintegia

Maiatzaren 8an izango da Euskararen Sozializazioa eta Transmisioa mintegiaren 14.edizioa

Badator Euskararen Sozializazioari eta Transmisioari buruzko mintegiaren 14.edizioa. Adi! Datozen egunotan izena emateko epea zabalduko da.

Berritasun batzuekin dator aurten Euskararen Sozializazioari eta Transmisioari buruzko mintegiaren 14.edizioa. Izan ere, martxoan egin beharrean maiatzaren 8ra atzeratu da aurtengo mintegia, Korrika eta Aste Santua tarteko, egun egokia topatzea ez baitzen erraza.

Leku aldaketa egin da eta Armeria Eskolako Areto Nagusian egin beharrean, SD Eibar-ek Ipuruan dituen instalazioetan izango da, goizez, 9:00etatik 14:00etara bitartean.

2020az geroztik mintegia aurrez- aurre zein streaming bidez jarraitzeko aukera eskaintzen zen, baina 2024an, bideoz jasoko bada ere, lehengo giroa berreskuratzeko asmoz aurrez- aurrera itzuliko da. Mintegiaren berezitasunetako bat baita bertan sortzen den giroa, gertutasuna eta sortzen diren harremanak. Horregatik elkarrekin bazkaltzeko aukera ere izango da.

Eman izena!

Izena emateko bete galdetegia

 

 

 

 

 

Date

May 08 2024

Time

All Day

More Info

Read More

Location

Ipurua
Eibar

Organizer

Eta kitto euskara elkartea
Website
https://etakitto.eus/
Read More