HIGA topaketa

Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen 4. Topaketa

Gasteiz, Euskal Herria

2023ko uztailaren 17tik 21era

Mundu zabaleko hizkuntza gutxituak elkar ezagutu eta elkarlanean aritzeko topagunea
Izen ematea ZABALIK apirilaren 16ra arte

https://higagasteiz.wixsite.com/higa

HIGA hizkuntza gutxituetako hiztun gazteen topaketa da, hizkuntza gutxituen biziberritzea eta nazioarteko komunitate ezberdinen arteko sarelana helburu duena.

​Euskal Herriko Gasteiz hirian antolatuko den 4 eguneko programazioaren baitan, komunitate ezberdinetako kideek hizkuntzen biziberritzearen zein hizkuntza aktibismoaren alorrean formatzeko aukera izango dute, bai eta haien errealitatea partekatzeko zein besteena ezagutzeko ere. Goizeko saioek, hitzaldi edo mahai-inguru formatua izango dute eta EHUko udako ikastaroen prestakuntza-programaren baitan antolatuta eta ziurtatuta daude. Bazkalostean, hiztun gazteen arteko elkarlana eta ekintzailetasuna sustatzera bideratutako lantegiak dinamizatuko dira. Arratsaldero, hartu-emana eta elkar ezagutza esparru informalago batean ehuntzeko aisi-ekintza ezberdinak programatuko dira: kontzertuak, proiekzioak, irteera kulturalak etab.

Date

Jul 17 - 21 2023
Expired!

Time

All Day

More Info

Read More

Organizer

Gasteizko Udala
Read More