Hizkuntza gutxiagotuak eta adimen artifiziala (Uda ikastaroa)
Azalpena
ChatGPT, Siri, itzultzaile automatikoak… adimen artifizialaz (AA) inguratutako mundu batean bizi gara. Baina zer gertatzen da euskararekin, okzitanierarekin, aragoierarekin? Hizkuntza ‘txikiek’ ba al dute lekurik teknologia hauetan? Etorkizuneko garapena segurtatuta daukate?
LINGUATEC-IA proiektuan erantzun horien bila aritu gara eta hizkuntza-teknologietan eta adimen artifizialean aritzeko bide-orri biziak garatu ditugu. Hizkuntza bakoitzaren egoeratik eta beharretatik abiatuta, teknologikoki aurreratzeko ikerketa eta garapenak egin dira, etorkizunera begirako planteamendu irmoekin.
Ikastaro honetan proiektuaren emaitzak modu irekian aurkeztuko ditugu, eta elkarrekin eztabaidatuko dugu hizkuntzek AA-ren aroan duten etorkizuna.
Helburuak
Pirinioetako bost hizkuntzek (euskara, okzitaniera, aragoiera, aranera, katalana) AA-ren aurrean duten egoera ezagutzea.
Lankidetza mugaz gaindikoak hizkuntza gutxiagotuei nola laguntzen dien ikustea.
Bikoizketa automatikoko plataforma berria aurkeztea.
Gakoak eta erronkak mahai gainean jartzea: politika, teknologia eta gizartea.
Bikaintasun sarearen manifestua eguneratzea eta sinatzea.
Jarduera nori zuzenduta
- Publiko orokorra
- Unibertsitateko ikaslea
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
- Hizkuntzarekin, kulturarekin edo teknologiarekin interesa duen edonori. Ez da beharrezkoa ezagutza teknikorik.
Aitzol Astigarraga Pagoaga
- Balio akademikoa: 10 ordu
- Euskara.Frantsesa
- Online zuzenean
- Aurrez aurrekoa
