This section is only available in Basque See it

Arnasguneak Hizkuntza Gutxituen Biziberritzean. Nazioarteko konferentzia.

2025eko urriaren 16a – 2025eko urriaren 17a Azpeitia – Soreasu antzokia

Aurkezpena

Euskal Herrian “arnasgune” deitutako eremu geografikoetan arreta jarri izan dute soziolinguistikak, hizkuntza politikak eta euskararen aldeko gizarte mugimenduak. Antzeko baldintzak dituzten eremuak “hiztun dentsitate altuko lurraldeak”, “hizkuntzaren gotorlekuak” edo “komunitate bernakularrak” bezala definitu izan dira Europan eta Munduan hizkuntza gutxituen eta gutxiengo linguistikoen alorrean.
Arnasguneak, hizkuntza gutxituen testuinguruetan, funtsezko espazio soziolinguistikoak dira, ahalbidetzen dutelako bertako hiztunek beste inon baino modu naturalagoan garatzea euren hizkuntza-ohiturak eta hizkuntza transmititzen jarraitzea. Bertan, hizkuntza gutxituaren erabilera nagusi da eta belaunaldi arteko transmisioa bermatzen da. Hizkuntza gutxituko hiztunentzat ingurune erosoak dira, diskriminazio eta menderakuntza egoeratik babesten direlako eta eguneroko komunikazioan sendo mantentzen direlako. Gune hauetan berezko dinamika soziolinguistikoak hizkuntza gutxituaren indartzea dakar, hizkuntza gutxitua erabiltzeko eta transmititzeko joera gailentzen da.
Bestalde, arnasguneek hizkuntza biziberritze prozesuetan zeregin estrategikoa dute. Hiztun berriak sozializatzeko eta erabileran murgiltzeko gune aproposak dira, eta hizkuntzaren prestigioa eta erabilera aktiboa sustatzen dute. Gainera, arnasguneetako esperientziak eta praktikak esportagarriak izan daitezke, hizkuntza gutxituaren presentzia txikiagoko inguruneetan presentzia hori handitzeko eta hizkuntza aktibazio ekimenak inspiratzeko.
Hainbat erakundek arnasguneen identifikazioan, babes juridikoan eta garapen integralean lan egiten dute, horien finkapena eta hedapena helburu. Sarritan, arnasguneen egoera soziolinguistikoak hizkuntzaren osasun orokorraren gaineko seinaleak ematen ditu; izan ere, arnasgunerik gabeko hiztun komunitatea galbidean dago eta egoera sendoan dauden hizkuntzek arnasgune geografiko zabalak dituzte.  Horregatik guztiagatik, politika publikoetan lehentasunezko arreta behar dute. Ingurune hauetan hizkuntza gutxituaren aldeko norabidean dinamika soziala piztea eta elikatzea, bereziki demografia, hezkuntza eta eremu sozioekonomikoko baldintzei dagokienez, hizkuntza gutxituen etorkizunaren alde lan egitea da.

Nazioarteko konferentzia honek bi helburu nagusi izango ditu:

  • Arnasguneek hizkuntza gutxituen biziberritzean duten garrantziaz gogoeta eragitea Europako hizkuntza gutxituen eremuan.
  • Arnasguneetan hizkuntza gutxituek duten egoera soziolinguistikoa indartzeko proposamenak eta neurriak plazaratzea.

ANTOLAKETA

Batzorde Zientifikoa

  • Xan Aire Hasquet, Plazara.
  • Patri Arburua Etxeberria, Bortzirietako Euskara Mankomunitatea.
  • Miren Artetxe Sarasola, Euskal Herriko Uniberstitatea (EHU-UPV).
  • Asier Basurto Arruti, Soziolinguistika Klusterra.
  • Maddi Dorronsoro Olamusu, European Centre for Minority Issues (ECMI).
  • Mikel Gartziarena San Policarpo, Euskal Herriko Uniberstitatea (EHU-UPV).
  • Conchúr Ó Giollagáin, University of the Highlands and Islands (UHI).
  • Iñaki Iurrebaso Biteri, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea (UEMA).
  • Elin Haf Gruffydd Jones, University of Wales – European Language Equalty Network (ELEN).
  • Jon Mentxakatorre Odriozola, Mondragon Unibertsitatea (MU).
  • Jon Sarasua Maritxalar, Mondragon Unibertsitatea (MU) – Euskaltzaindia.
  • Arkaitz Zarraga Azumendi, Udako Euskal Unibertsitatea (UEU).

Batzorde Antolatzailea

               

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Azpeitiko udala
   Proiektu honek Europako Parlamentuaren laguntza ekonomikoa jaso du. Ardura bakarra egilearena da, eta Europako Parlamentuak ez du bere gain hartzen bertan aurkezten den informazioaz egiten den erabilerarekiko inolako erantzukizunik.

2025-10-16

09:00 – 09:30 Harrera eta dokumentazio banaketa
09:30 – 09:50 Ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena
  • Azpeitiko Udala
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Eusko Jaurlaritza
  • Coppieters Fundazioa
  • Udako Euskal Unibertsitatea
  • Soziolinguistika Klusterra
  • Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea
09:50 – 10:10 (Bideoa) Arnasguneen gaia: kontzeptua eta ikusmoldea. [IKUSI BIDEOA]
  • Mikel Zalbide (Euskaltzaindia)
10:10 – 11:10 Komunitate bernakularren babesa hizkuntza gutxituen biziberritzean: dinamika sozialaren analisia
  • Conchúr Ó Giollagáin (University of the Highlands and Islands) [AURKEZPENA]
11:10 – 11:40 Atsedenaldia
11:40 – 12:30 Kanadako frantses hiztunen tokiko kontzentrazioa eta horren lotura hizkuntza erabilera eta transmisioarekin [AURKEZPENA]
  • Étienne Lemyre (Statistique Canada)
12:30 – 13:00 Arnasguneen egoera eta bilakaera-joerak Hego Euskal Herrian [AURKEZPENA]
  • Garikoitz Goikoetxea (Tolosako Udala)
13:00 – 13:30 Jarraipena eta elkar-dependentzia: galesera hiztun dentsitate baxu, ertain eta altuko komunitateen dinamika [AURKEZPENA]
  • Elin Haf Gruffydd Jones (University of Wales – ELEN)
13:30 – 14:00 Eskualde-buruen garrantzia arnasguneen biziberritze-prozesuan [AURKEZPENA]
  • Jon Aizpurua (Eusko Jaurlaritza)
14:00 – 15:30 Bazkaltzeko tartea.
15:30 – 16:00 Dentsitate ezberdinetako lurralde-eremuen elkarreragina euskararen ahultze eta indarberritze prozesuetan [AURKEZPENA]
  • Asier Basurto (Soziolinguistika Klusterra)
16:00 – 16:30 Kulturgintza komunitarioa arnasguneetan: ekiteko marko bat eta hainbat eredu [AURKEZPENA]
  • Iratxe Retolaza (Irakaslea eta ikerlaria)
16:30 – 17:00 Hizkuntza-ahalduntzea sustatzen: Kataluniatik hurbilpena [AURKEZPENA]
  • Jaume Aspa (Colectiu l’Escambell)

2025-10-17

09:15 – 09:30 Ongi etorria
  • Jardunaldiaren antolatzaileak
09:30 – 10:00 Esku hartze sozio-ekonomikoa dentsitate altuko eremuetan: kontratazio irizpideak eta beste ekintza batzuk [AURKEZPENA]
  • Cynog Prys eta Rhian Hodges (Bangor University)
10:00 – 10:30 Gutxiengoen babeserako Italiako marko legala: Hego Tiroleko italiera, alemaniera eta ladiniera hiztunen ikuspegia [AURKEZPENA]
  • Mattia Zeba (EURAC)
10:30 – 11:00 Serbiako Voivodina Probintzia Autonomoan gutxiengoen hizkuntza-politiken ezarpena [AURKEZPENA]
  • Adrian Borka (Voivodinako Gobernu Autonomoa)
11:00 – 11:30 Atsedenaldia.
11:30 – 12:00 Euskarak ez du periferiarik zentrorik ez baitauka [AURKEZPENA]
  • Alaitz Aizpuru, Mikel Artola eta Haritz Garmendia (Ikerlariak)
12:00 – 13:00 Gogoeta batzuk euskararen indarberritzerako lurralde-estrategia bati begira [AURKEZPENA]
  • Iñaki Iurrebaso (UEMA)
13:00 – 14:00 XXI. menderako hizkuntza politika arnasguneentzat
  • Aitor Aldasoro (Eusko Jaurlaritza. HPS) eta Jabi Arakama (Nafarroako Gobernua. Euskarabidea)
14:00 – 14:15 Ondorioak eta itxiera
  • Jardunaldiaren antolatzaileak