This section is only available in Basque See it

UEU-ko Udako Ikastaroak 2005 – Globalizazioa, migrazioa eta hizkuntzak

 

 

Globalizazioa, mundializazioa… modukoak, egunetik egunera sarriago eta ozenago entzuten ditugu. Aurreikus ote liteke zer-nolakoa izango den delako hizkuntza-aniztasunaren etorkizuna ? Zein eratako diskurtsoak daude gai honen harira? Zer-nolako arazo eta erantzun sortzen edota nagusitzen dira? Globalizazioak eta migrazioek eragindako edo areagotutako hizkuntzen arteko ukipen eta hizkuntza-aniztasuneko egoeren aurrean, zer erantzun egon ohi dira?

Ikastaro honetan, batetik, soziologia zein filosofiaren ikuspegitik oinarri teorikoak landu nahi ditugu (fenomeno hauek ulertzen, eta ondorioz kudeatzen, lagunduko digutenak). Bestetik, soziolinguistikaren ikuspegitik dauden formulazioak, diskurtsoak, interpretazioak… jaso nahi ditugu. Horrekin batera, egoera jakinetan (hemen nahiz beste lekuetan) sortu diren hizkuntza-arazoak eta –bereziki– eman zaizkien erantzunak ere eman nahi ditugu aditzera.

NORI ZUZENDUTA

Etorkinei zuzendutako era guztietako ekimen eta programak antolatzen dituzten teknikariei (euskara-teknikariak, berdintasun-teknikariak, gizarte-zerbitzuak…), irakasleei, gizarte-gaietan diharduten ikasleei eta, oro har, gaiarekiko interesa duten guztiei.

 

EGITARAUA