Cette section n'est disponible qu'en basque Le voir

Hausnartu Saria irabazi duen lana irakurgai: GAZTEAK, MUSIKA ETA EUSKARA

Luis Azpiazuk irabazi du III.
HAUSNARTU Soziolinguistika saria
. Lanak Gazteak,
musika eta euskara
. Arrasateko gazteen iritziak izenburua
du eta gaurkotasun handiko gaia du epai-mahaiaren iritzi. IV
Euskal Soziolinguistika Jardunaldia
n izango da sari-banaketaren
ekitaldia, otsailaren 18an.Gainera, Luis Azpiazuk,
bertan aurkeztuko du lan irabazlea. Ordurako, gainerako lan sarituekin batera
BAT Aldizkariaren 78. zenbakian
argitaratuko da.

Luis Azpiazuk irabazi du III.
HAUSNARTU Soziolinguistika saria
. Lanak Gazteak,
musika eta euskara
. Arrasateko gazteen iritziak izenburua
du eta gaurkotasun handiko gaia du epai-mahaiaren iritzi. IV
Euskal Soziolinguistika Jardunaldia
n izango da sari-banaketaren
ekitaldia, otsailaren 18an.Gainera, Luis Azpiazuk,
bertan aurkeztuko du lan irabazlea. Ordurako, gainerako lan sarituekin batera
BAT Aldizkariaren 78. zenbakian
argitaratuko da.

Egileak modu honetan ematen dio sarrera bere lanari:

“Lan honetan musikaren gaiari heldu diot gazte nerabeen aisialdiko
praktika kulturalik inportanteenetakoa baita, eta, ondorioz, horien euskararen
erabileran nabarmen eragin dezakeen faktorea dela uste dudalako. Zein
egoeratan aurkitzen da euskara? Zein dira, adibidez, nerabeentzat kultur
erreferentzia edo eredu diren pertsonek erakusten dituzten hizkuntza jokaerak?
Gazteei erakargarria egiten al zaie euskaraz dagoen kultur kontsumo-eskaintza?
Asetzen al ditu horien beharrak? Zein dira nerabeen aisialdian nagusitzen
diren praktikak eta horiek zein hizkuntzatan ematen dira?… Hauek eta
beste asko dira gizartearen maila makroaz hitz egiten dugunean erantzun
beharko ditugun galderak.


Ikerketaren unibertsoa Arrasateko Arizmendi ikastolan Bigarren Hezkuntzan
ari diren 14 eta 17 urte bitarteko gazteek osatu dute. Hauetako 95 gaztek
emandako informazioa inkesta bidez jaso dut. Inkestaz gain, 10 gazterekin
egindako elkarrizketa sakonak ere erabili ditut informazioa biltzeko.
Gaiaren gaineko lehen hurbilpena baino ez dut egin hemen, eta fenomenoaren
inguruko ideia orokorra eman dut. Hala ere, bukaeran ondorio batzuetara
iristen ahalegindu naiz. Amaitzeko, nahikoa orokorrak diren arren, Arrasateko
gazteentzat musikak duen garrantzia ikusita, euskararen erabilera bultzatzeko
esparru horretan jorratu daitezkeen zenbait lan-ildo azaldu ditut”.

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN