Cette section n'est disponible qu'en basque Le voir

Martxoak 20: Hausnartu Sarien banaketa ekitaldia eta mahai-ingurua

Soziolinguistika Klusterrak Hausnartu – Euskal Soziolinguistika Sarien banaketa ekitaldia eta Euskal Soziolinguistikaren ikerketa etorkizunera begira mahai-ingurua antolatu ditu, martxoaren 20an, San Telmo Museoan, Donostian.

 

11:30-11:45. Hausnartu sarien banaketa ekitaldia. Sariak banatzen:

  • Patxi Baztarrika, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordea.
  • Zigor Etxeburua, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendaria.
  • Estiñe Astorkia, Soziolinguistika Klusterreko lehendakaria.

11:45: Lan sarituen aurkezpenak:

  • 11:45-12:00. Hirugarren saria: Sormen-ekosistema bat euskarazko komunikazioarentzat. Aitor Zuberogoitia, Goio Arana, Eneko Bidegain eta Txema Egaña HEZIKOM. HUHEZI. Mondragon Unibertsitatea.
  • 12:00-12:15. Bigarren saria: Ingurune euskalduneko gazteak eta hizkuntza idatzia, eskolan eta eskolatik kanpo. Garbiñe Bereziartua. DREAM Taldea. Euskal Herriko Unibertsitatea.
  • 12:30-12:45. Lehen Saria: Lantokietako ahozko erabileraren neurketak. Interpretaziorako eta interbentziorako hainbat gako. Haritz Goikoetxea. EMUN Kooperatiba.

12:50-14:30. MAHAI-INGURUA: Euskal Soziolinguistikaren ikerketa etorkizunari begira (BAT 87/88 aurkezpena)

  • Patxi Baztarrika, Hizkuntza Politikarako Sailburuordea
  • Patxi Juaristi, Euskal Herriko Unibertsitatea.
  • Itziar Idiazabal, Euskal Herriko Unibertsitatea.
  • Iñaki Dorronsoro, Eusko Ikaskuntza.
  • Moderatzailea: Iñaki Martínez de Luna, Euskal Herriko Unibertsitatea.

Antolamendu kontuak direla-eta, ezinbestekoa da aurretik izena ematea, martxoaren 18a baino lehen. Sakatu hemen: http://doodle.com/nc96975aq9y97wrn

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN