Hemen da HITZARGIAK Topaketaren laburpen bideoa.
Hitzargiak proiektuan Europako hizkuntzak biziberritzeko jardunbide egokiak, interesgarriak, eraginkorrak, eredugarriak, inspiratzaileak ezagutu eta partekatu nahi izan ditugu. Eta horien berri eman dugu webgunean eta ekainaren 23an eta 24an ospatu genuen Hitzargiak Topaketan.
|
Hizkuntza-aniztasuna Europako ezugarri nagusienetakoa izanik, hizkuntza biziberritzeko ahaleginetan ari direnen arteko harreman-sarea sortu eta sendotu nahi izan dugu: elkar ezagutu, elkar lagundu eta etorkizuneko irudikapenak egin. Bi egunetan izan ziren 13 mahai inguruetako bideoak laster emango ditugu argitara, bitartean aurrerapen gisa honakoa. |