Cette section n'est disponible qu'en basque Le voir

Arrue 2011-2015 Ikerketaren emaitzen aurkezpena EAEko Hezkuntza Ikuskaritzako lankideekin

Pasa den urtarrilaren 19an, eta EAEko Hezkuntza Ikuskaritzaren 2017-2018 Prestakuntza Planaren baitan, Arrue ikerketaren 2011-2015 emaitzen gaineko saioa eskaini zuen Pablo Suberbiola Klusterreko ikerlari-teknikariak, Iurretako Lanbide Heziketa institutuan.
 
Gai askoren ardura dute gaur egun Hezkuntzako ikuskariek, eta beren urteko formazioaren baitan, garrantzitsu ikusi dute EAEko ikasleen eskola-giroko hizkuntzen erabileran ere arreta jartzea. Saioan 60 lagunetik gorak parte hartu zuen. EAEko ikasleen 2011-2015ko datuak izan dira abiapuntu, eta ondoren haien gaineko hausnarketa zabaldu da, besteak beste, gai hauen inguruan: eskolaren mugak eta aukerak euskarazko erabilera formal eta informalak sustatzeko; eskolorduz kanpoko jardueren garrantzia; eta ikastetxeetan dauden ikasle etorkinen proportzioak erabileretan izan dezakeen eragina.
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN