Cette section n'est disponible qu'en basque Le voir

Bat 108. Osasungintza eta euskara

Argitaratu da osasun zerbitzu publikoetan euskararen egoera aztertzen duen BAT 108 monografikoa OSASUNGINTZA eta EUSKARA. 

Zenbakia EHUrekin elkarlanean osatu da 2017ko Udako Ikastaroetan izandako ekarpena oinarri hartuta.

Argitaratu da osasun zerbitzu publikoetan euskararen egoera aztertzen duen BAT 108 monografikoa OSASUNGINTZA eta EUSKARA

Zenbakia EHUrekin elkarlanean osatu da 2017ko Udako Ikastaroetan izandako ekarpena oinarri hartuta. Bertan parte hartu dute honako egileek:

  • Xabier Arauzo Uriarte:  Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Bigarren Planaren Tarteko ebaluazioa (2013-2017 aldia)
  • Naiara Ozamiz eta Leire Erkoreka: Minik handiena burutik etorri dena
  • Bidane Petralanda Mendiola: Zirkuitu elebidunetarantz lehen pausua
  • Olatz Perez de Viñaspre eta Maite Oronoz:  Estandar klinikoen itzulpen automatikoa
  • Igone Zabala: Euskararen lantze funtzionala eta profesionalen komunikazio-gaitasunen garapena osasun-alorrean
  • Angel Bidauzarraga Van Dierdonck: Osasun profesionalak euskaraz formatzen unibertsitatean
  • Felix Zubia Olaskoaga: Mediku egoiliarren prestakuntza eta euskara Donostialdea ESIA
  • Aitor Montes: Nazioarteko kolaborazioa arretaren normalizazio-prozesuan
  • Paul Bilbao Sarria: Nola ulertu hizkuntza osasun-eskubidearen baitan?

Gurean Atala

  • Imanol Azkue Ibarbia:  Euskara gara Zumaian?

BAT 108 zenbakia datorren astean, Irailaren 13an eta 14an, Bilbon, izango den Osasuna eta Hizkuntza: Erronkak eta aukerak EHUko Udako Ikastaroetan aurkeztuko da.

 

 

 

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN