Cette section n'est disponible qu'en basque Le voir

Eusko Ikaskuntzako Mikel Irizar Soziolinguistika Klusterraren lehendakari

Eusko ikaskuntzak hartu du Soziolinguistika Klusterraren lehendakaritza, bazkideen artean egiten den txandakako sistemari jarraituz. Ordezkari gisa, Mikel Irizar izendatu dute.

Argazkia: Endika Portillo/Foku

Pasa den ekainaren 18an egindako Batzar Orokorrean onartu zen Zuzendaritza Batzordearen eraberritzea, beste hainbat erabakiren artean. UEMAren ordezkari bat batu da zuzendaritza batzordera, eta, berrikuntza bezala, Soziolinguistika Klusterreko bulego teknikoaren kide batek ere parte hartuko du hemendik aurrera. Hortaz, gaur egun honako osaera du Zuzendaritzak:

  • Eusko Ikaskuntza (Lehendakaria) – Ordezkaria: Mikel Irizar
  • Euskaraz Kooperatiba Elkartea (AEK) (Lehendakariordea) – Ordezkaria: Mertxe Mugika
  • Euskaltzaleen Topagunea (Diruzaina) – Ordezkaria: Jasone Mendizabal
  • ARTEZ Euskara Zerbitzua – Ordezkaria: Estiñe Astorkia
  • Emun Kooperatiba Elkartea – Ordezkaria: Eider Alustiza
  • HUHEZI Koop. E. – Ordezkaria: Nekane Arratibel
  • Gipuzkoako Urtxintxa Eskola – Ordezkaria: Maite Asensio
  • Elhuyar aholkularitza – Ordezkaria: Maddi Etxebarria
  • Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea (UEMA) – Ordezkaria: Miren Segurola
  • Soziolinguistika Klusterra (Bulego teknikoa) – Ordezkaria: Asier Basurto
  • Idazkaria: Imanol Larrea (Soziolinguistika Klusterraren zuzendaria)

Bide batez, Soziolinguistika Klusterra osatzen dugun bazkide, lankide eta kolaboratzaileen sareak bere esker ona adierazi zion, aipatutako Batzar Orokorrean, azken hiru urteotan lehendakari kargua bete duen Elhuyar Aholkularitzako Maddi Etxebarriari.

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN