Bat soziolinguistika aldizkariaren 127. zenbakiak ikerlari gazteek egindako lau ikerketa bildu ditu, artikulu banatan:
- Euskara Gernika-Lumoko Lehen Hezkuntzako ikasleen ahozko Komunikazioan Aitor Uncetabarrenechea del Río
- Hedabideak eta hizkuntza gutxituak: EITBren ekarpenak euskararen biziberritzean Martin Txintxurreta Albizua
- Aisialdia, hezkuntza ez-formala, bizipen positiboak eta euskara: Eman Hegoak udaleku irekien ebaluazio-ikerkuntza Odei Guirado eta Jone Rua
- Euskararen egoera Oarsoaldeko lan-munduan Irati Lizeaga Elizalde
Horrez gain, zenbaki guztietan bezala, Soziolinguistikaren munduko leihoa atalean liburu berri hautatuak bildu dira HABE Liburutegiarekin lankidetzan.
Gogoan izan Bat Soziolinguistika aldizkaria urtean 4 zenbakitan argitaratzen dela. Paperean edo formatu digitaletan (PDF eta EPUB) irakur daiteke, harpidetza eginez gero. Ale solteak ere eros daitezke webgunean. Artikulu bat argitaratu nahi izanez gero, zehaztutako prozedura eta irizpideak jarraitu behar dira.