Soziolinguistika Klusterra ikerguneak pertsona bat behar du bere lan taldea osatzeko, urtebeterako eta jarraitzeko aukerarekin.
Garatu beharreko lanak:
- Soziolinguistikako ikerketa proiektuak diseinatu, gauzatu eta hedatu, batzuetan proiektu arduradun gisa eta beste batzuetan proiektuko kide modura.
- Partzialki telelanean jarduteko aukera dago.
Ezaugarriak:
- Soziolinguistikarekin zerikusia duten ikerketa kuantitatibo zein kualitatiboetan eskarmentua.
- Doktoretza tesia bukatzear edo bukatuta izatea.
- Soziolinguistikako ezagutza aurreratua.
- Proiektuak eta lan taldeak kudeatzeko gaitasuna.
- Euskaraz eta ingelesez komunikatzeko gaitasun handia.
Izena emateko:
- 2025eko martxoaren 12ra arte.
- Kurrikuluma bidali helbide honetara: kluster@soziolinguistika.eus
- Informazio gehiago: 943 59 25 56