Datorren ostiral honetan, IRAILAK 24, UPV-EHUk omenaldi-ekitaldi bat antolatu
  du Maria Jose Azurmendi irakasle katedradunarentzat, Donostian.
Zuetako batzuk jakingo
  duzuen bezala, 2009-2010 ikasturtearen amaierarekin batera Maria Josek erretiroa
  hartu zuen unibertsitatean eta bere lankideek eskertza-ekitaldi hau eskaini
  nahi diote. Lerro hauen bitartez, ekitaldi horren berri ematera gatoz gu ere,
  Soziolinguistika Klusterrean Maria Jose aspalditik hurbileko lankide dugun aldetik.

Ekitaldia, esan bezala
  ostiral honetan, irailaren 24an izango da Donostiako Psikologia Fakultateko
  Gradu aretoan, 12:00etan. 
 Bertan izango dira,
  besteak beste, Juan Jose Arrospide (UPV-EHUko Irakasle titularra),
  Nekane Arratibel (Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateko
  Dekanoa), Arantxa Azpiroz (Psikologia Fakultateko Dekanoa)
  eta Jon Irazusta (UPV-EHUko Euskara Errektoreordea).
Ordubeteko ekitaldia
  dago aurrikusita. Ondoren Tenis jatetxean bazkaria izango da (40 €).
  Bazkarira joan nahi izanez gero, aurrez adierazi behar da, helbide honetan:
  inesleonor.marcos@ehu.es (Inés)
Jakin badakigu hemendik
  ostiralera oso-oso tarte txikia dagoela, baina ekitaldiaren berri izan bezain
  pronto zabaldu dizuegu!
  Pentsatzen dugu, Soziolinguistika Klusterrekooi gertatzen zaigun bezala, zuetako
  batzuk askotan izango zenutela Maria Jose lankide; edo aholku emale; edo erreferentzia
  bibliografikoen bidaltzaile edo orokorrean, mesede-egile… Badakizue: beti
  eskuzabal eta beti lanerako prest!
Horrela ba, bertan
  elkar ikusteko aukera izango dugulakoan, jaso ezazue Soziolinguistika Klusterretik
  agur bero bat.
Belen Uranga
  
![]()  | 
![]()  | 