Etorkinen seme-alabak eta euskara: 20 urteko esperientzien ahotsa

Abenduaren 17an, Etorkinen seme-alabak eta euskara: 20 urteko esperientzien ahotsa izeneko jardunaldia antolatu du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. Ekitaldia Eskoriatzako campusean egingo da, D.0.3 aretoan, eta izena emateko plaza mugatuak ditu.

Jardunaldian izango dira, alde batetik, urte horietan zehar aritu diren profesionalak, dagoeneko erretiroa hartuta daudenak: irakasleak, aholkulariak eta ikerlariak. Bestetik, entzungo dira euskal hezkuntza sisteman euskara ikasi duten gazteen ahotsak ere.

Antolatzaileek nahi dute denen esperientzia eta gogoeta jaso eta plazaratu: bidean zer ikasi dugun, zer dugun hobetzeko, zeintzuk diren erronkak… Izan ere, etorkinen seme-alabek ere euskara ikastea lehen mailako erronka da euskal hezkuntza sisteman eta, bide horretan 20 urte eman ditugunean, uste dute garrantzitsua dela izandako esperientzia eta ikasitakoa jasotzea eta zabaltzea.

 EGITARAUA

  • 09:00- 09:15: Harrera
  • 09:15-09:30: Sarrera
  • 09:30-10:00: “Etorkinen seme-alabak eta euskara, zenbait gogoeta”.
    • Hizlariak: Amelia Barquín eta Ane Urizar Zugazagoitia (Mondragon Unibertsitatea)
  • 10:00-11:00: “20 urte etorkinen seme-alabak euskaraz hezten”. Profesionalen ahotsak.
    • Parte-hartzaileak:
      • Jaione Garai Ibabe (Eskolako irakasle eta zuzendaria)
      • Joseba Ibarra Bustinza (Berritzeguneko teknikaria)
      • Inma Ortega Abad (Berritzeguneko teknikaria)
      • Uri Ruiz Bikandi (Unibertsitateko irakasle eta ikerlaria)
    • Elkarrizketatzailea: Karmele Perez Lizarralde (Mondragon Unibertsitatea)
  • 11:00-11-30 Galde-erantzunak.
  • 11:30-12:00 Atsedena.
  • 12:00-13:00 “Gu gara ume haiek”. Gazteen ahotsak.
    • Parte-hartzaileak:
      • Romaesa Benslaiman (Irakaslea)
      • Leocadia Bueriberi (Irrati esataria)
      • Hafsa Fenehara (Ikaslea)
      • Oscar Macías (Enpresa arloko langilea)
    • Elkarrizketatzailea: Amaia Alberdi Ruiz de Alegría (Mondragon Unibertsitatea)
  • 13:00-13:30: Galde-erantzunak.
  • 13:30-13:45 Itxiera

https://www.mondragon.edu/eu/-/-etorkinen-seme-alabak-euskara-jardunaldia

Date

Déc 17 2021
Expired!

Heure

9:00 - 13:45

Plus d'Infos

Izen ematea

Lieu

Monragon Unibertsitatea - HUHEZI. D.0.3 aretoa
Eskoriatza

Organisateur

HuHeZi. Mondragon Unibertsitatea
Izen ematea