Gero eta aldeko gehiago JARDUNALDIA

Euskaltzaleen Topagunearen helburu estrategikoetako bat da etorkizunean nafar gehienek  euskara sustatzeko jarrera baikorra izatea eta ondorioz  indarberritzeko prozesua aurrera eramateko,  hartu behar diren neurriak eta erabakiak babestea.

2016an eta 2021ean egindako azken  bi  inkesta soziolinguistikoetan datu kezkagarriak ageri ziren Nafarroan euskara sustatzeari buruzko jarreretan. 2016an jaso ziren datuen bidetik, azkenekoan,  2021ean egindakoan, % 30 alde agertu zen, %33 ez alde ez kontra, eta %37 kontra deklaratu zen.  Bistan da, zenbakiak ez direla onak euskara biziberritzea helburu dugun eragileontzat.

Kezka horretan oinarriturik  eta indarberritze prozesuak gizartearen gehiengoaren babesa edukitzea garrantzitsua dela  konbentziturik,  2021ean hasi ginen era planifikatuan lanean, ekarpena egin nahian.

Lehendabiziko urratsa euskaldunez osatutako  talde bat eratzea izan zen, Topagunearekin batera gogoetak partekatzeko eta proposamenak egiteko. Erriberakoak, Iruñerrikoak, Iparraldekoak. Horiekin aritu gara lanean bi urtez. Horrez gain, prozesuan zehar bi foro egin ditugu bestelako ahotsak entzuteko: erdaldunak, etorri berriak, gizarte mugimenduetako kideak izan dira partaide.

Iazko udaberrian, jasotako materiala dokumentu batean bildu eta hainbat eragile sozio-politikoekin hasi ginen partekatzen. 2024  urte  hasieratik, prozesu osoan zehar, ikasitakoa oinarri hartuta, Topaguneak Nafarroan euskararekiko aldekotasuna handitzeko gogoetarako txosten bat lantzen aritu gara.

Proposamena, apirilaren 17an  Iruñeko Kondestablearen Jauregian eginen diren jardunaldietan aurkeztuko dugu.

Jardunaldiak, aldekotasuna lantzerakoan kontuan hartu beharreko hainbat faktoreren inguruan bestelako gogoetak ere ekarriko ditu.

 
08:30
Irekiera ekitaldia:  Ana Ollo Hualde, Oskar Zapata Solano
09:30
Hitzaldia: “Harremanak, praktikak eta afektuen zirimolak” Eduardo Apodaka. Gidaria: Marta Chamorro.
10:00
Hitzaldia: “Erronkak, biziberritze prozesuarekiko interesik ez dutenekin. Argudioak eta ekintzak”. Marina Massager:
Gidaria: Aingeru Epaltza.
11:00
Atsedena
11:30
Aurkezpena: ” Gero eta aldeko gehiago Nafarroan”. Oskar Zapata, Iñaki Sagardoi. Gidaria: Irati Iciar.
12:30

Elkarrizketa: “Harremanak, jokaerak”. Maria Oianguren Idigoras, Eneko Calle Garcia, Yasmine Krhis Maansri. Gidariak: Miren Mindegia,  Martxelo Diaz.

13:20

Mahai ingurua: “Ildo diskurtsiboak”. Cristina Oses Zudaire, Carlos Vilches Plaza, Lur Albizu Etxetxipia. Gidariak: Uxue Rey, Juan Kruz Lakasta.

14:30
Bazkaria
16:30
Egunaren errepasoa: “Ongi egiten dugu Iruñekoak izateko” zuzeneko irrats saioa KATAKRAKEN
17:30
Itxiera

Date

Avr 17 2024
Expired!

Heure

All Day

Plus d'Infos

Lire la suite

Lieu

Kondestable Jauregia
Iruñea

Organisateur

Euskaltzaleen Topagunea
Lire la suite