Hizkuntza gutxituen aldeko aktibazio soziala: egoera eta etorkizunerako gakoak

Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

Euskaltzaleen Topagunearen kezka eta helburu nagusietako bat herritarrak euskararen alde aktibatzea izan da bere sorreratik. Helburu horrekin gauzatu duen egitasmorik garrantzitsuena eta ezagunena Euskaraldia da, jada bi edizio izan dituena.

Ikastaro honetan, euskararen aldeko aktibazio sozialaren gaur egungo egoera aztertu nahi litzateke: gure aukera eta indarguneak, herritarrak aktibatzeko ditugun oztopoak eta baliagarriak izan daitezkeen gako nagusiak identifikatuz.

Izan ere, garbi dago herritarren partaidetza mugimendu sozialetan asko aldatu dela azken urteotan. Hori dela eta, mugimendu euskaltzalean esku hartzeko moduak eta antolatzeko erak errebisatu behar diren ustea oso orokortuta dago. Bestalde, euskararekiko atxikimendua eta hizkuntzekiko jarrerak ere aldatu egin dira (belaunaldi gazteeneetan, batez ere), euskalgintza profesionalizatu egin da eta aurrerapen nabarmenak egin ditu hainbat sektoretan, baina era berean, adostasun zabala dago, euskararen biziberritze-prozesuak herritarren bultzada behar duen ideiaren inguruan.

Euskalgintzan gertatzen ari diren fenomeno hauek, beste mugimendu sozialetan gertatzen ari direnekin erkatuko ditugu, eta baita, Herrialde Katalanetan katalanaren aldeko aktibazio sozialean erakunderik garrantzitsuena den Plataforma per la Llenguaren esperientziarekin ere.

 

Helburuak

  • Euskararen aldeko gaur egungo aktibazio sozialaren egoera aztertu.
  • Euskararen aldeko aktibazio soziala Kataluniakoarekin erkatu.
  • Herritarrak hizkuntzaren alde aktibatzeko ditugun aukerak eta indarguneak, batetik, eta zailtasunak eta indarguneak, bestetik, identifikatu.
  • Etorkizunerako baliagarriak izango zaizkigun gakoak identifikatu.

 

Date

Juil 07 - 08 2021
Expired!

Heure

9:00 - 14:00

Tarif

77 €

Plus d'Infos

Lire la suite

Lieu

Miramar Jauregia
Donostia
Uda Ikastaroak. EHU

Organisateur

Uda Ikastaroak. EHU
Lire la suite