Soziolinguistika eta euskalgintza (Hitzaldia)

Euskal(e)gintza Gaur: Arazo zaharrak erantzun berriak

Azebarri eta Egizu elkarteetan herriko euskaltzaleengana hurbildu nahi dugu ekimen xume batekin, hitzaldi-elkarrizketa sorta batekin, urritik abendura, hilero doako saio bana, elkartzeko, hausnartzeko, ikasteko, bizipenak partekatzeko. Herriko eragileon konplizitatea piztu nahi dugu, eta geure burua jantzi, Euskal Herriko puntako hizlariak datozela aprobetxatu eta espazio goxoa sortu, bidean lagunduko digun diskurtsoa osatu eta aberasteko. Bazatoz?

Euskal(e)gintza gaur: arazo zaharrak erantzun berriak
Hiru berbaldi, euskalgintzak gaur duen erronkei buruz. Baina ohikoak ez. Erantzun berriak aurkitu nahi ditugu. Solasaldiak izango dira, denon ikuspuntuak eta kezkak plazaratzeko. Elkarrizketa sustatu gura dugu parte hartuko dutenekin, iritzi eta ikuspuntuak kontrastatzeko. Ahalik eta etxeko girorik etxekoiena bilatzen dugu. Arazo zaharrak erantzun berriak. Hitzaldi sorta honen gidariak Txerra Rodriguez Gomez, Jone Goirigolzarri Garaizar eta June Telletxea Franco izango dira.

Urriak 21, 18:30, SOZIOLINGUISTIKA ETA EUSKALGINTZA, Paul Bilbao Sarria (Kontseilua), Belen Uranga Arakistain eta Beñat Garaio Mendizabal (Soziolinguistika Klusterra).

Date

Oct 21 2021
Expired!

Heure

18:30

Plus d'Infos

Lire la suite
Lire la suite