Topaldia 2022: Kulturgintzan euskaltzale Zein da euskaltzaleon rola kulturgintzan?

20. edizioan, kulturgintzaren eremuan fokua jarrita

2022ko Topaldia, urtarrilaren 27an, Bilborocken (Bilbo) egingo da, Kulturgintzan euskaltzale. Zein da euskaltzaleon rola kulturgintzan? izenburupean.

Hain zuzen ere, izenburuak planteatzen duen galderari erantzuteko lehen urratsak ematen hastea da lortu nahi dena. Horretarako, Topaldiak kulturgintzaren sistema osatzen duten eragile ezberdinei gogoeta egiteko gune aproposa eskaini nahi die, kulturgintzan aritzeko, kulturgintza ulertzeko zein ohiko egiteko moduei buruz elkarrekin hausnarketa egin ahal izateko.

Hausnaketa prozesua elikatu eta etorkizunera begirako ikuspegi zein jarrera berritzaileak eraikitzen hasi ahal izateko, kulturgintzako eragileentzat baliagarriak izan daitezkeen bitarteko ezberdinak jarriko dira Topaldian esku-eskura.

Alde batetik, euskalgintza eta kulturgintza elkarlotzen dituzten bi esperientzia interesgarri hurbiletik ezagutzeko aukera egongo da:

  • Elgoibarko esperientzia: euskalgintzak eta kulturgintzak nola bat egiten duten agerian utziko du.
  • Iruñerriko esperientzia: herri mugimendu ezberdinen elkarlanaren ondorioz, euskara modu naturalean erdigunean jartzen duten proiektuak sustatu dituzte.

Horrekin batera, kulturgintzaren eremuan kokatzeko pisu espezifikoa duten baliabideen berri izateko aukera ere zabalduko du Topaldiak, adituen eskutik:

  • Bitartekaritza: Kulturgintzan osatzen duten eragile guztiek elkarrekin lanean jarduteko baliabidea da bitartekaritza; elkarlanerako jarrera bat. Honen berri emango digute Artaziak kooperatibako adituek.
  • Komunikazioa: euskal kulturgintza mundu digitalean kokatzeko gakoak esakiniko dizkigu Burutü komunikazio agentziako zuzenariak.

Abiapuntu sendoa

2022ko Topaldiak kulturgintzaren inguruan proposatzen duen hausnarketa ez da hutsetik abiatzen: aurrez egindako gogoeta eta hausnarketa prozesuen emaritik jasotakoa izango da abiapuntu. Zehazki, lau iturri-emari izango ditu oinarri: 2015eko Topaldia2016ko Jalgi topaketa, Elgoibarren egindako euskalgintza/kulturgintza prozesua eta Azpeitiako kultur mahaiak antolaturiko kultur artikulazioari buruzko jardunaldiak.

Horietatik ateratako ondorio nagusiak izango dira Topaldiak proposatzen duen hausnarketari bide emango diotenak. Euskal kulturgintzaren ekosistema osasuntsu iraunarazteko lau lan-ildotan aritzea ezinbestekotzat jotzen zen:

  1. Sormenerako baliabideak: Sormen espazio eta baliabideak sortu eta sustatu beharra.
  2. Plazak: Euskal Herriko plaza, kale, areto, espazio, parke fisiko eta birtualetan bertoko kulturgintzak erreferentzialtasuna irabazten hasteko beharra.
  3. Ikusleak: Zaleak behar ditu euskal kulturgintzak. Horretarako, ikusleak eta sortzaileak harremanetan jartzea garrantzitsua da.
  4. Komunikazioa eta transmisioa: Sortzen dugun hori gure herrikide guztienganaino iritsiko dela bermatzea, baita euskal kulturgintzaren transmisioa bermatzea ere etxean, hezkuntza arautuan zein ez arautuan.

Gauzak horrela, aurreko hausnarketa eta prozesuek emandakoa kontuan hartuta, etorkizun hurbil zein urrunerako, ikuspegi bateratu baten zein jarrera kolektiboaren hasierako oinarriak jartzen hastea da 20. edizioaren bidez lortu nahi dena.

Euskaltzaleon egitekoa definitzeko beharra

2022ko Topaldian kulturgintzaren eremua ekarri nahi da erdigunera; eremu anitza, zabala eta ertz askotarikoa, zalantzarik gabe.

Ugariak izan dira, azken urteetan, kulturgintzaren inguruan egindako hausnaketak, jardunaldiak, lan dinamikak, mahai inguruak… baina zenbateraino dago definitua euskaltzaleon egitekoa eremu horren baitan?

COVID garaiak ere, agerian utzi ditu euskal kulturgintzaren baitan badirela, besteak beste, egiteko moduetan hausnartu beharraelkarlanerako aukerak eta, batez ere, etorkizuneko euskal kultur trasmisioaren erantzunkizun partekatu baten beharra.

Behar horiei erantzuteko, euskaltzaleok ze norabide eta jarrera hartu beharko genukeen zedarritzen hastea izango da, beraz, Topaldiaren helburua, 20. edizioan.

Egitaraua

Date

Jan 27 2022
Expired!

Heure

All Day

Organisateur

Euskaltzaleen Topagunea
Informazioa eta izen ematea