Cette section n'est disponible qu'en basque Le voir

EHU-ko Udako Ikastaroa 2017 – Zer egin ahozko komunikazioa eskolan lantzeko? – TAILLERRA

H4-17 TAILERRA

2017ko uztailak 3 eta 4

Ahozko komunikazioa edozein adinetan irakatsia izateko uneak eta aukerak hamaika dira eskolan, ikasgelan. Hizkuntza ikasgaian ez ezik, edozein arlotan agertzen da modu batean edo bestean ahozko komunikazioa. Eskolan hainbatetan ematen dituzte ikasleek gai baten inguruko azalpenak, ariketaren ebazpena eman dezaten eskatzen diegu, iritzia eman eta partekatzeko, sortzen ditugu egoerak asteburuko gertakizunak kontatzeko… Egoera horiek eraikitzea bezain garrantzitsua da egoera horietan ikasleek ahoz komunikatzeko dituzten gaitasun eta beharrak identifikatzea. Zenbateraino ezagutzen dituzte aurkezpen baten ezaugarriak, badute nahikoa hizkuntza-baliabide iritziak emateko, jendaurrekotasuna kudeatzeko baldintza egokietan jartzen ditugu?…

Tailer honetan aztertuko dugu ahozko komunikazioa irakas-gai bihurtzeko zein aukera ditugun eskolan. Aurkeztuko dugu zein diren eskolan ahozkoa lantzeko uneak. Une bakoitzeko aukera metodologikoak ere bai. Sakonduko dugu adibide praktikoetan: ahozkoa lantzeko proposamen didaktikoak eta ikasleen ahozko ekoizpenak plazaratu eta taldean aztertuko dira, baita irakasleen praktika onak ere.

Tailer honen helburuak honakoak dira:

  • “Ahozko komunikazioa eskolan: azken hamarkadako ikerketa eta esperientzia berriak” 2015eko ikastaroaren jarraipen praktikoa izatea.
  • Hizkuntza normalkuntzaren ikuspegitik, ahozko hizkuntza eskolan lantzeko baliagarri gerta daitezkeen egiteko moduak ezagutu eta esperimentatzea.
  • Eskolan, ahozko hizkuntzaren ezagutza eta erabilerari lotutako praktika onak zein izan daitezkeen ezagutu eta adibideak ezagutzea.
  • Ahozko hizkuntza (edozein ikasgaitan) lantzeko oinarriak eta praktika onak ezagutzea.

Tailerrean parte hartuko duten ikerlariak hauek dira:

 

Matrikula prezioa: Maiatzaren 31ra bitarte: 60€. Ekainaren 1etik aurrera: 70€

Balio akademikoa: 20 ordu

Hizkuntza ofiziala: euskara

 

 

EGITARAUA

MATRIKULA ZABALIK HEMEN