Proiektuak

Egoera soziolinguistikoaren azterketarako eta bertan euskararen biziberritzearen alde esku hartzeko bideen gaineko proiektuak gauzatzen ditugu, metodo zientifikoak erabiliz. Diziplina anitzeko lantaldeen bidez lan egiten dugu, egitasmo bakoitzaren beharren arabera egokituta.
Cette section n'est disponible qu'en basque Le voir

D ereduko kirola

Bi helburu nagusi izan ditu proiektuak: batetik, begirale eta entrenatzaileen jarduna euskaraz izango duen kirol-aisialdi antolatu bat modu esperimentalean eratzea arloko eragileekin. Bestetik, “D ereduko kirol” horren eraketa-prozesuaren eta bertan parte hartzen duten eragileen ahots ezberdinen gaineko ikerketa egitea; helduena (guraso, ikastetxe, udal, klub…) eta batez ere haur eta gazteena (jardueretako partaideak zein begiraleak). Proiektu honek honako partaideak izan ditu:  EHUko ikerlariak, bi erakunde publikotako lankideak (GFA eta EJ) eta aisialdi arloko bi erakundetako kideak (Urtxintxa eta Topagunea), elkarren arteko lankidetza garatuz.

2018. urtean zehar, amaiera eman zaio hiru urteko ikerketa-ekintza zikloari. Ziklo horren baitan, azken urratsa izan da hiru klubetan esku-hartze esperimental bat egitea entrenatzaile eta jokalariekin (Gasteizen, Arrigorriagan eta Donostian). Prozesu hori ikertu egin da (EHU), jokalari gazteen hizkuntza-jokaera, bizipen eta adierazpenei arreta berezia eskainiz.

Esperimentazioa eta ikerketa-lana amaiturik, hiru urteko ikerketaren eta proiektuaren ondorioak landu dira, hala nola proiektuaren gaineko emaitzak eta proposamenak komunikatzeko argitalpen laburra ere. Horrekin batera, proiektuaren emaitzak zabaldu eta partekatzeko “itxiera eta esker-emate saioa” antolatu da (2019ko martxoan).

D EREDUKO KIROLA IKERKETA-EKINTZA PROIEKTUA (2016-2018). Laburpena liburuxka:

 

Proiektuaren laburpena:

Aurkezpen hitzaldia (Udaltop, 2016):

Batzorde Teknikoko kide diren erakundeak: