Proiektuak

Egoera soziolinguistikoaren azterketarako eta bertan euskararen biziberritzearen alde esku hartzeko bideen gaineko proiektuak gauzatzen ditugu, metodo zientifikoak erabiliz. Diziplina anitzeko lantaldeen bidez lan egiten dugu, egitasmo bakoitzaren beharren arabera egokituta.
Cette section n'est disponible qu'en basque Le voir

Euskal Soziolinguistika Jardunaldiak

Soziolinguistika Klusterraren helburuetako bat soziolinguistikaren ezagutza kudeatzea da: ezagutza transferitzea, iritziak trukatzea eta ahots ezberdinak harremanetan jartzeko plaza eskaintzea. Euskal Soziolinguistika Jardunaldia da helburu hori lortzeko erabiltzen izan dugun bitartekoetako bat.

 

2008an egin zen lehen edizioa eta ordutik urtero-urtero, gai bat ardatz gisa hartu eta jardunaldian landu ohi da. Batzuetan Klusterrak lantzen dituen proiektuen erakusleiho izan ohi da Jardunaldia, baina, beste batzuetan, beste eragile batzuekin antolatzen da Jardunaldia.

 

Jardunaldian elkartu ohi dira soziolinguistika ezagutzaren premian dauden edo soziolinguistika ezagutza sortzen duten eragile diferenteak: unibertsitateko irakasle eta ikerlariak, hizkuntza, hezkuntza eta kultura arloko teknikari eta aholkulariak, gizarte eragileak… Webgunearen atal honetan orain arteko jardunaldien berri izango duzu.