Proiektuak

Egoera soziolinguistikoaren azterketarako eta bertan euskararen biziberritzearen alde esku hartzeko bideen gaineko proiektuak gauzatzen ditugu, metodo zientifikoak erabiliz. Diziplina anitzeko lantaldeen bidez lan egiten dugu, egitasmo bakoitzaren beharren arabera egokituta.
Cette section n'est disponible qu'en basque Le voir

Hitzargiak

Hitzargiak – Elkar argitzen duten hizkuntzak egitasmoak Europako hizkuntza-aniztasunaren alde egiten du, biziberritze-prozesuan murgilduta dauden hizkuntza- eta hiztun-komunitateen arteko harreman berriak sortu eta jadanik existitzen direnak indartu nahian. Proiektuaren betebehar nagusia Europako hizkuntza-komunitateen arteko harreman-sarea sendotzea da, elkar ezagutzea eta elkar elikatzea, aurrerantzean tokian tokiko hizkuntzaren biziberritze-prozesuetan eraginkorrago izateko.

Proiektuaren betebehar nagusia Europako hizkuntza-komunitateen arteko harreman-sarea sendotzea da, elkar ezagutzea eta elkar elikatzea, aurrerantzean tokian tokiko hizkuntzaren biziberritze-prozesuetan eraginkorrago izateko.

Hiztun-komunitateek erabili izan dituzten mota guztietako jardunbide egokiak ditu ardatz proiektuak. Eta xede horrekin, Europako eremu urriko hizkuntzen biziberritze-prozesuetan garatu diren edo garatzen ari diren jardunbide egokiak identifikatzeaz eta ikusarazteaz gainera, eta jardunbide egokietan parte hartzen duten agente aktiboak harremanetan jartzen ditu.

Proiektuaren baitan webgune bat eratu da bai eta jardunbide egokien sustatzaile diren agenteen arteko harreman zuzena sustatzeko Topaketa ere.

Hitzargiak Topaketa Europako hizkuntzak biziberritzen diharduten eragileak elkartzeko gunea da. Eragile horiek izan dira Hitzargiak proiektuan identifikatu diren hizkuntza gutxituak indartzeko jardunbide egokiak abian jarri dituztenak.

Hori horrela, Topaketak hizkuntza-komunitate ugaritako eta oso izaera desberdinetako jardunbideak bildu ditu, gizarte sektore desberdinetan martxan jarri direnak, eta aukera eman die haien artean elkarlanean hasi eta sinergiak sortzeko.Hitzargiak Topaketaren xedea, beraz, biziberritze-prozesuan murgilduta dauden hizkuntza- eta hiztun-komunitateek elkar ezagutzea eta haien arteko harremanak sendotzea da, etorkizuneko ibilbidean eraginkorragoak izan daitezen.

 

Batzorde Zientifikoa: Larraitz Ariznabarreta (HUHEZI), Durk Gorter (Mercator), Itziar Mendizabal (Unesco Katedra), Erramun Osa (Euskaltzaindia), Araceli Díaz de Lezama (Eusko Jaurlaritza), Jasone Mendizabal (Topagunea), Vicent Climent (NPLD), Xavier Vila (Bartzelonako Unibertsitatea).

Patzuergoa: Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udala, Donostia/San Sebastián 2016 fundazioa, UPV-EHU, Mondragon Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, Eusko Ikaskuntza, Euskaltzaleen Topagunea, Hekimen, Euskaltzaidia, Artez Euskara Zerbitzua, EMUN Aholkularitza, Elhuyar Fundazioa, Ahize-AEK, NPLD, Mercator, Munduko Hizkuntzen Ondarearen UNESCO Katedra, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua.

Lantalde teknikoa:

     

Donostia 2016-ren proiektu bat izan da: