Proiektuak

Egoera soziolinguistikoaren azterketarako eta bertan euskararen biziberritzearen alde esku hartzeko bideen gaineko proiektuak gauzatzen ditugu, metodo zientifikoak erabiliz. Diziplina anitzeko lantaldeen bidez lan egiten dugu, egitasmo bakoitzaren beharren arabera egokituta.
Cette section n'est disponible qu'en basque Le voir

Hizkuntza Ohiturak Eremu Afektiboan

Eusle eta Ulerrizketa lan-munduko lankide-taldeetan aplikatzeko diseinatutako metodologiak dira. Lankideen arteko harremanek ezaugarri batzuk dituzte eta horien araberakoak dira hizkuntza ohiturak ere. Proiektu hau metodologia horien garapenerako esplorazio bide baten hasiera da. Lagun-taldeak eta bikoteek, eremu afektibo izanagatik, oso ezaugarri bereziak dituzte.

Lehenik eta behin, metodologia egokitzapenak landu dira ikuspegi teknikotik. Jarraian, proba pilotuetan parte hartzeko profil egokiak dituzten bikote eta lagun-taldeak lokalizazio eta kontaktatu dira. Horiekin bilerak egin dira esperientzietan parte hartzearen inguruko azalpenak partekatu eta zalantzak argitzeko. Onartu dutenekin formazio saioak ere egin dira metodologiaren irizpideak partekatzeko eta proba-ariketak egiteko. Urria eta azaroa artean bere hizkuntza-irizpideak aldatzeko asmoz metodologian zehaztutako rolak hartu eta aplikatu dituzte parte hartzaileek. Bitarte horretan, beren praktiken gaineko datuak jaso dira, ondorio eta emaitzetara heldu ahal izateko. Zortzi asteko esperientziak amaitutzat ematean balorazio bilerak egin dira parte hartzaileekin. Eta honekin eman da amaitutzat proba pilotu hauen lehen zatia.

Esperientzietatik hiru hilabetetara parte hartzaileen praktika linguistikoen gaineko datuak jasoko dira berriro eta azken emaitzen txostena landuko da. Gakoa izango da baloratzea zerk funtzionatu duen eta zer aldatu behar litzatekeen ulerrizketa eta eusle metodologiak eremu afektiboan arrakastaz aplikatzeko.

Menu