Proiektuak

Egoera soziolinguistikoaren azterketarako eta bertan euskararen biziberritzearen alde esku hartzeko bideen gaineko proiektuak gauzatzen ditugu, metodo zientifikoak erabiliz. Diziplina anitzeko lantaldeen bidez lan egiten dugu, egitasmo bakoitzaren beharren arabera egokituta.
Cette section n'est disponible qu'en basque Le voir

Hizkuntzen Erabileraren Kale Neurketa. Euskal Herria, 2026

1989tik egiten den ikerketaren bederatzigarren edizioa 2026an egingo da. Kale-neurketak hizkuntzen presentzia kuantifikatzen du kalean entzundako elkarrizketa informalak behatuz. Datu-bilketa zabalak aukera ematen du Euskal Herri mailako, lurraldeetako eta hiriburuetako emaitzak ezagutzeko; baita adinaren, sexuaren eta haurren presentziaren eragina aztertzeko ere.

Gaur egun, ikerketa hau ezinbesteko erreferentzia da, euskararen egoera deskribatzeko edo lan-ildoak zehazteko, hizkuntza-politikako arduradunentzat, ikertzaileentzat edota euskararen aldeko lanean dihardutenentzat, esaterako.

Hiru helburu nagusi izango ditu 2026ko edizioak:

1 – Euskal Herriko kaleetako hizkuntza-erabilerari buruz datu enpirikoak eskuratzea.

2- Euskararen kale-erabilerari buruzko datuak aztertzea eta interpretatzea.

3- Hizkuntzen kale-erabileraren bilakaera ezagutaraztea, euskararen biziberritze-prozesuari begira hausnarketarako, hizkuntza-politikak erabakitzeko eta hizkuntza-plangintza diseinatzeko balio dezan.

  • 2026an jasoko dira kaleetan hizkuntzen erabileraren gaineko datuak.
  • 2027ko udaberritik aurrera kaleratuko dira ikerketaren emaitzak.

Ikerketa hau behaketa bidez hizkuntzen erabilera neurtzeko metodoaren bidez burutu da. Metodo horren oinarria “Hizkuntza erabilera behaketa bidez neurtzeko gida metodologikoa” gidan dago jasota.

Neurketan, hizkuntzen ahozko erabilerari buruzko datu enpirikoak jaso dira. Kaleetan entzundako elkarrizketetatik atera da informazioa, espazio irekietan solasean ari ziren hiztunen jarduna behatuz, alegia.

Emaitzek Euskal Herriko kaleetako euskararen erabilera kuantifikatzen dute. Ikerketa deskriptiboa da honakoa. Ikuspegi kuantitatiboa du, eta, kaleko euskararen erabilera-maila neurtzeko, behaketa zuzenaren teknika darabil.

Ikerketaren edizio guztiek oinarri metodologiko bera izan dute, baina, neurketa batetik bestera, hobekuntzak egin dira, emaitzen sendotasuna eta zorroztasuna handitzeko. 2011. urtean, lagin-akatsa kalkulatzeko eredu matematikoa sortu zen, erabilera-datuen adierazgarritasun-maila ezagutzeko. 2016an, datuak telefono mugikorraren bidez jasotzeko urratsa eman zen, udalerri txikietan. 2021ean orokortu egin zen mugikor bidezko datu-bilketa herri guztietara, eta, horrez gain, laginketa-eredua hobetu zen.

Hizkuntzen erabileraren kale-neurketak ibilbide luzea egin du. Behaketa bidezko neurketa-metodoa Siadeco Ikerketa Taldeak sortu zuen 1983. urtean, Iñaki Larrañaga soziolinguista aitzindariaren gidaritzapean. EAEn zentsuaren bidez hizkuntza-gaitasunari buruzko datuak jasotzen hasi zirenean garatu zen, egoera soziolinguistikoa modu osatuagoan deskribatzeko. Lehen esperientzia horien ostean, Euskal Herriko neurketaren lehen eta bigarren edizioak bideratu zituen Euskal Kultur Batzarreak (EKB) 1989an eta 1993an. Geroztik, beste zazpi aldiz errepikatu du Soziolinguistika Klusterrak (aurrez SEI Elkarteak): 1997, 2001, 2006, 2011, 2016 eta 2021.

Eusko Jaurlaritza – Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza
SPRI
Gipuzkoako Foru Aldundia – Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza
Nafarroako Gobernua- Euskarabidea institutua
Arabako Foru Aldundia – Euskara Zerbitzua
Bizkaiko Foru Aldundia – Euskara Saila

DONOSTIAko Udala
GASTEIZko Udala
BILBOko Udala
IRUÑAko Udala
Abadiñoko Udala
Abanto-Zierbenako Udala
Agoitzko Udala
Agurainko Udala
Aiako Udala
Andoainko Udala
Anoetako Udala
Antzuolako Udala
Arangurenko Udala
Aretxabaletako Udala
Arrasateko Udala

Arrigorriagako Udala
Astigarragako Udala
Atarrabiako Udala
Azkoitiako Udala
Azpeitiako Udala
Beasainko Udala
Berangoko Udala
Bermeoko Udala
Debako Udala
Durangoko Udala
Eibarko Udala
Elorrioko Udala
Erandioko Udala
Ermuako Udala
Errenteriako Udala
Eskoriatzako Udala
Galdakaoko Udala
Gernikako Udala
Getxoko Udala
Hernaniko Udala
Hondarribiako Udala

Igorreko Udala
Lazkaoko Udala
Legazpiko Udala
Lezoko Udala
Oiartzunko Udala
Oñatiko Udala
Ordiziako Udala
Pasaiako Udala
Sakanako Udala
Soraluzeko Udala
Txorrierriko Mankomunitateako Udala
Uribe Kostako Udala
Urnietako Udala
Urretxu-Zumarragako Udala
Usurbilko Udala
Villabonako Udala
Zaldibarko Udala
Zarautzko Udala
Zestoako Udala
Zumaiako Udala