Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamenduaren Ebaluazio Diagnostikoan, 2019ko otsailean, lehen aldiz jaso dira Lehen Hezkuntzako 4. mailako eta Bigarren Hezkuntzako 2. mailako ikasle guztien eskola-giroko hizkuntza-portaerei buruzko datuak. Izaskun Arrue proiektuan datu horien azterketa zabala egiten da, ikasleek aitorturiko hizkuntza-erabileraren datuak bestelako aldagai ugarirekin gurutzatuta. EAEn ibilbide luzea duen ARRUE ikerketan erabilitako metodologia berbera jarraituz aztertu dira. Hala, eskuratutako emaitzak EAEko ikasleenekin alderagarriak dira (Ikus datuak EASen).
Zuzendaria: Iñaki Martinez de Luna
Koordinatzailea: Maialen Iñarra
Babeslea: Euskarabidea – Euskararen Nafar Institutua