This section is only available in Basque See it

EraLan3: euskararen erabilera lan-munduan ikerketa-lana argitaratuta eta eskuragarri

 

Publikoaren esku jarri dugu EraLan3 proiektuaren ikerketa-lan argitaratu berria.

EraLanen helburu orokorra da hizkuntza-normalizaziorako planak onartuta dituzten lan-munduko erakundeetan euskararen erabileran eragiten duten aldagaiak identifikatzea, eta horietan positiboki eragiteko metodologiak sortu eta inplementatzea.

Orain argitaratutakoa hirugarren fasean garatutako ikerketa da  (EraLan1  (2006-2008), EraLan2 (2008-2010), eta bere helburuak bereziki honakoak izan dira:

  1. Hizkuntza-lidergoa aldagaia lantzen eta interbentzio bidez aplikatzen jarraitzea, bereziki bi eremutan: Administrazioetako euskara planak berritzearen eta Jendaurreko aurkezpen eta prentsaurrekoen eremuan.
  2. Aldagai berri bati ekitea: Hizkuntza portaera aktiboak, erakundeen kulturaren argitan. Aldagai berriaren lanketan, EPEsA metodologiaren balidazioa ere helburu da.
  3. Egitasmoaren garapena egitea lidergo partekatua aplikatuz eta egitasmoko lantalde eta kideen artean lidergo-kateak aktibatzea.
  4. Egitasmoaren garapena egitea erakunde eta eragile ezberdinen arteko lankidetza baliatuz eta berau indartuz, modu horretan Eralan praktika komunitate gisa egituratuz eta gorpuztuz.

Informazio gehiago  Soziolinguistika Klusterraren EraLan atalean aurki daiteke, eta baita argitalpena (pdf formatua) bera ere.

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN