Hizkuntza hautuen eta generoaren arteko gurutzaketa arnasguneetan

Giza eta gizarte zientzietako hainbat diziplinak eta teoria feministak agerian utzi dute azken hamarkadetan hizkuntza hautu eta praktiken baldintzagarri handienetakoa generoa dela. Horren uberan, generoaren aldagaiak euskararen biziberritze prozesuan duen eragina gogoetagai dute azken urteetan euskalgintzako hainbat eragilek. Halaber, mugimendu feministan ere garrantzia hartu du hizkuntzaren auziari buruzko gogoetak. Datu batzuk esanguratsuak dira: emakumeek euskara gehiago erabiltzen dute eremu soziolinguistiko gehienetan (euskara hegemonikoa den guneak salbuespen) eta adin tarte guztietan (adinduenetan izan ezik). Halaber, emakumezkoen engaiamendua ere handiagoa da (Euskaraldiaren orain arteko aldietan % 60tik gora andrazkoak). Argi dago, beraz, euskararen biziberritzearen eragiteko politika publiko egokiak diseinatzeko edota arlo horretako gizarte eragileen estrategia eta ekintzak zuzen erabakitzeko, garrantzitsua dela hizkuntza hautuen eta generoaren arteko gurutzaketa hori aztertzea. Arestian esan bezala, azken urteetan bidea egiten ari den ikuspuntu eta gogoeta zein ikerketa lerroa da. Hala ere, ikerketa zehatz eta gorpuztuak ez dira asko oraindik. Arnasguneak, dituzten ezaugarriengatik, gune aproposak dira ikerketa sendo bat bideratzeko. Batetik, horretarako ernamuin bat izan nahi du ikastaro honek. Bestetik, arnasguneen iraupenerako ezinbestekoa da generoaren aldagaia aintzat hartzea, eta horretan ere jarriko du alea.

Jardunaldi hauek elkarlanean antolatu dute UEUk eta Euskalgintzaren Kontseiluak.

Galtzaundi Euskara Taldea laguntzaile.

Helburuak

  • Euskararen biziberritze prozesuan generoaren aldagaia kontuan izateak duen garrantzia erakustea, politika publikoen diseinurako zein gizarte eragileen estrategia eta ekintzak zuzen erabakitzeko.
  • Arnasguneen iraupenerako generoaren aldagaiak duen garrantzia agerian uztea.
  • Teoria eta gogoetatik harago, euskararen biziberritze prozesurako baliagarri izan daitekeen ikerketa lerro gorpuztu eta lekutua bultzatzea.

Edukiak

  • Euskararen biziberritze prozesuan generoaren aldagaia kontuan izateak duen garrantzia erakustea, politika publikoen diseinurako zein gizarte eragileen estrategia eta ekintzak zuzen erabakitzeko.
  • Arnasguneen iraupenerako generoaren aldagaiak duen garrantzia agerian uztea.
  • Teoria eta gogoetatik harago, euskararen biziberritze prozesurako baliagarri izan daitekeen ikerketa lerro gorpuztu eta lekutua bultzatzea.

Nori zuzenduta

  • Euskaran biziberritze prozesuan ari diren gizarte eragileetako kideak.
  • Euskara teknikariak.
  • Berdintasun teknikariak.
  • Mugimendu feministako kideak.
  • Hainbat diziplinetatik hizkuntz hautuen eta generoaren arteko gurutzaketa aztertzen ari diren ikerlari eta ikasleak.
  • Gizarte eraldaketa prozesuetan interesa duen edonor.

Egitaraua

08:45 – 09:00 Harrera eta dokumentazio banaketa.
09:00 – 09:15 Ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena.
  • Aitor Bengoetxea Alkorta, UEUko zuzendaria.
  • Idurre Eskisabel Larrañaga, Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia.
09:15 – 10:00 Zer gertatzen da hizkuntza eta generoa gurutzatzen direnean? Zer gurutzaketa euskararekin denean?
  • Lorea Agirre Dorronsoro. Kazetaria eta antropologoa. Jakin pentsamendu aldizkariko zuzendaria.
10:00 – 10:45 Arnasguneak: egungo egoera eta erronkak.
  • UEMA
10:45 – 11:15 Atsedenaldia.
11:15 – 12:00 Nolakoa da sexu-genero sistema arnasguneetan? Badute bereizgarririk?
  • Kattalin Miner Perez. Idazlea eta berdintasun teknikaria.
12:00 – 12:45 Nola hitz egiten dute arnasguneetako gizonek? Nola emakumezkoek?
  • Onintza Legorburu Larrea (Emun aholkularia)
  • Garbiñe Bereziartua Etxeberria (hizkuntzalaria)
12:45 – 13:45 Nola gurutzatzen dira hizkuntza eta generoa gure gorputzetan.
  • BadaLab
14:00 – 16:00 Bazkalordua.
16:00 – 17:00 Mahai ingurua: Euskara genero disidentziarako bide?
  • ‘Erre’ kolekbitiboko kideetako bat
  • Albina Stardust
17:00 – 17:15 Ondorioak eta amaiera.
  • Idurre Eskisabel Larrañaga.

Date

Jun 15 2023
Expired!

Time

All Day

More Info

Read More
Read More