This section is only available in Basque See it

EHU-ko Udako Ikastaroa 2015 – Ahozko komunikazioa eskolan

EHU/UPVren XXXIV. DONOSTIAKO UDA IKASTAROAK – XXVII. EUROPAR IKASTAROAK

 

Ahozko komunikazioa eskolan: azken hamarkadako ikerketa eta esperientzia berriak

H3 Ikastaroa

2015eko uztailak 2 eta 3

“Herrialde baten demokraziarako garrantzitsua da herritarrak ahozkoan ondo moldatzea eta prestatzea. Eskolak gai hau planteatu behar du, eta oro har, planteatu duela esan dezakegu. Orain artean landu duguna, irakurtzea eta idaztea ez dira nahiko gaur egungo gizarte postindustrialean” (Ozaeta, 2007)

 

Soziolinguistika Klusterrak ikastaroaren bitartez, aipuak ispilatzen duen gizartearen beharrari eranztun nahi izan dio ikastaroa antolatzerakoan.

Euskaraz ahozko hizkuntza eremu akademikoan landu eta garatzeko aldarriak gero eta gehiago dira azken hamarkadan zientziaren arloan, hezkuntza curriculumaren esparruan, eta baita irakasleen formazio eskaeretan ere. Noraino iritsi gara ikerketa eta praktika sozialei dagokionean? Zer berri dakigu, lehendik ez genekienetik? Zer aldatu da gure egiteko moduetan? Zertan sakondu beharko genuke ikerketa arloan? Zertan gure praktiketan? Zeri eman, batez ere, garrantzia datozen hamar urteetan?

Ibilbide labur honetan sortutako ikerketak eta jasotako ezagutza berria ekarri nahi da, alde batetik, ikastaro honen erakusleihora, hau da:

  • Unibertsitateak (euskarazko) ahozko hizkuntzaren gainean ikertutakoa.
  • Unibertsitatea eta eskola arteko harremanetan metatutako praktika eta ezagutza berriak.
  • Ahozko hizkuntzaren irakaskuntza/ikaskuntza prozesuen gainean, Euskal Herrian azken hamarkadan sortu diren praktikak: Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroaren (EIBZ) jarduna, Ikastolen Elkartearen EKI proiektua eta Tolosa: ahozko laborategia proiektua, besteak beste.
  • Ahozko hizkuntzaren irakaskuntza/ikaskuntza prozesuen gainean, Suitzak garatu dituen oinarri didaktikoak eta praktikak.

Bestalde, gune honetatik eta aurrera begira ikerketa eremuan nahiz praktika sozialetan (eskolan, hedabideetan, aisialdian…) zertan sakondu beharko genukeen zehaztea ere nahi da.

Ikastaroan parte hartuko duten adituak honako hauek dira:

  • Ines Garcia Azkoaga (Euskal Herriko Unibertsitatea).
  • Itziar Idiazabal Gorrotxategi (Euskal Herriko Unibertsitatea).
  • Karmele Perez Lizarralde (Mondragon Unibertsitatea. HUHEZI).
  • Agurtzane Azpeitia Eizagirre (Mondragon Unibertsitatea. HUHEZI).
  • Idurre Alonso Amezua (Mondragon Unibertsitatea. HUHEZI).
  • Eneritz Garro Larrañaga (Mondragon Unibertsitatea. HUHEZI).
  • Esther Mugertza Imaz (Euskara Atala. Nafarroako Hezkuntza Departamentua).
  • Yolanda Olasagarre Mendinueta (Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa).
  • Mikele Aldasoro Agirre (Ikastolen Elkartea).
  • Kike Amonarriz Gorria (Soziolinguistikan aditua). 
  • Josune Zabala Alberdi (Soziolinguistika klusterra).

 

Matrikula prezioa: maiatzaren 31ra arte: 60 €. Ekainaren 1etik aurrera: 68 €

Balio akademikoa: 20 ordu

Hizkuntza ofiziala: euskara