This section is only available in Basque See it

UEU-ko Udako Ikastaroak 2006 – Erronka berriak auskararen erabileran

Azken hogei urteotan EAEn euskararen ezagutza mailan izan diren aurrerapausoak handiak izan dira. Ezagutza jorratu eta gero, hizkuntzaren erabilera izaten da hizkuntza plangintzaren hurrengo helburu nagusia. Izan ere, sarritan esan ohi den bezala, euskararen erabilera da kezka nagusietako bat euskararen normalizazio prozesuan, erabilera-mota eta neurria direlako normalizazio mailaren adierazpen nagusia. Euskarak erabilera erronka berriak eskatuko ditu datozen urteetan. Hori horrela izanik, erabileraren inguruan egin diren hainbat egitasmo aurkeztea eta aurrera begira gogoeta batzuk egitea izan dira ikastaro honetako helburu nagusiak.

Horretarako, batetik, oinarri teorikoak landu ditugu soziolinguistikako, soziologiako eta psikologiako ikuspuntuetatik. Bestetik, alderdi praktikoa landu dugu, erabileraren kudeaketari eta plangintzari buruzko esperientzia praktikoak aurkeztuz. Ikastaro honetan, euskararen erabilera eremu batean baino gehiagotan aztertu da: gazteen erabilera, lantokietako erabilera eta euskararen erabilerari buruzko plangintzak

NORI ZUZENDUTA

Euskara teknikariei, euskararen inguruan lan egiten duten elkarteen kideei, irakasleei, gizarte-gaietan diharduten ikasleei, oro har, euskararen gaiarekiko interesa duten guztiei.

EGITARAUA

MATERIALAK: