Euskararen errealitatea gizartearen hainbat esparrutan nolakoa den aztertzen duten bi ikerketa kuantitatibo nagusien emaitzak aurkeztu ziren; soziologo batzuen eskutik hauen irakurketa kritikoa burutu zen; eta balorazioetarako eta aurrera begirako norabideen eztabaidarako tartea ere izan zen.
Datorren irailetik aurrera ikastaroan jazotakoa zabaltzeko hainbat bide jarriko dira (bideoak, BAT aldizkaria…). Oraingoz, hizlariek erabilitako aurkezpenak eskuragarri daude ikastaroko materialaren gunean.
Uztailaren 16 eta 17an, Donostiako Miramar Jauregiko uda ikastaroetan, euskararen egoera eta bilakaeraren inguruko ikastaroa izan genuen Soziolinguistika Klusterrak eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak antolatuta.