Cette section n'est disponible qu'en basque Le voir

« Euskara esparru sozioekonomikoan » aztergai Bat Soziolinguistika Aldizkariaren 124. zenbakian

Bat Soziolinguistika aldizkariaren 124. zenbakia argitaratu berri da, euskararen esparru sozioekonomikoko erronken inguruko hainbat artikulurekin. Euskal Herriko esperientzia eta hausnarketez gain, Kataluniako eta Quebec-eko ikuspegiak ere barnebiltzen dira. Honakoa da egileen eta artikuluen zerrenda:

  • Karmelo Aiesta Sagardui: « Hizkuntz kudeaketa EBko eta EAEko enpresa pribatuetan »
  • Auxkin Galarraga, Belen Uranga: « Enpresaren Erantzukizun Linguistikoa  (EEL): Hizkuntza-aniztasunarekiko kudeaketa-eredu erantzulea »
  • Rober Gutiérrez Mateos: « Bai Euskarari Elkartea. Egiten eta eragiten dugulako gara »
  • Bianditz Iraola Azanza: « CAFeko Euskara plana: nondik eta nora »
  • Imanol Azkue Ibarbia: « Bidean: gure eskarmentua eremu sozioekonomikoan »
  • Abel Irizar Mantzizidor, Igone Bastarrika Salegi, Juanjo Ruiz Navarro eta Amaia Balda Etxarte: « Euskararen etorkizuna arlo sozioekonomikoan: interes taldeen begirada »
  • Hélène Charritton: « Euskara eremu sozial ekonomikoan. Iparraldetik ikuspegi bat « 
  • Josep Maria Canyelles i Pastó: « Enpresa eta hizkuntza: Enpresaren Gizarte Erantzukizunaren ikuspegia interes-taldeei balioa eransteko »
  • Laurence Alain eta Michelle Daveluy: « Hizkuntza-erronkak lanean, hezkuntzan eta osasunean Quebecen »

Bukatzeko, aldizkariko “Soziolinguistikaren munduko leihoa” atalaren barruan O libro negro da lingua galega, A sociolinguistic of the South, Advances in interdisciplinary language policy eta Llengua i societat a la Franja liburuen erreseinak topa litezke. Gainera, ohi bezala, atal honetan nazioarteko soziolinguistikako lau libururen berri ematen da, HABE liburutegiarekin lankidetzan.

BAT soziolinguistika aldizkarian harpidetu nahiko bazenu, Aldizkariaren webgunean daude horretarako bideak eta informazio osagarria.

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN