Soziolinguistika Klusterra ikerguneak pertsona bat behar du bere lan taldea osatzeko, urtebeterako eta jarraitzeko aukerarekin.
Garatu beharreko lanak
- Kudeaketa administratibo eta ekonomikoa.
- Baliabideen kudeaketa eta behar teknikoei erantzutea.
- Proiektuen plangintza, koordinazioa eta jarraipena.
- Dirulaguntzen kudeaketa
- Barne-prozesuen antolaketa, hobekuntza eta exekuzioa
- Pertsonen arloko hainbat lan
Ezaugarriak
- Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradua edo eginkizunekin lotutako baliokidea.
- Euskarazko C1 maila edo baliokidea.
- Lan taldeak koordinatzeko eta kudeatzeko gaitasuna.
- Antolatzeko eta modu autonomoan lan egiteko trebetasuna.
- Antzeko lanetan esperientzia izatea baloratuko da.
- Ingelesa eta bestelako hizkuntzak jakitea ere baloratuko da.
Izena emateko
Bidali curriculuma 2026ko urriaren 27a baino lehen, eta adierazi mezuaren gaian «Lan-eskaintza».
Kurrikuluma bidaltzeko helbidea: kluster@soziolinguistika.eus
Informazio gehiago: 943 59 25 56


