LAN-ESKAINTZA: Administrazio- eta finantza-arduraduna

Soziolinguistika Klusterra ikerguneak pertsona bat behar du bere lan taldea osatzeko, urtebeterako eta jarraitzeko aukerarekin.

Garatu beharreko lanak

  • Kudeaketa administratibo eta ekonomikoa.
  • Baliabideen kudeaketa eta behar teknikoei erantzutea.
  • Proiektuen plangintza, koordinazioa eta jarraipena.
  • Dirulaguntzen kudeaketa
  • Barne-prozesuen antolaketa, hobekuntza eta exekuzioa
  • Pertsonen arloko hainbat lan

Ezaugarriak

  • Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradua edo eginkizunekin lotutako baliokidea.
  • Euskarazko C1 maila edo baliokidea.
  • Lan taldeak koordinatzeko eta kudeatzeko gaitasuna.
  • Antolatzeko eta modu autonomoan lan egiteko trebetasuna.
  • Antzeko lanetan esperientzia izatea baloratuko da.
  • Ingelesa eta bestelako hizkuntzak jakitea ere baloratuko da.

Izena emateko

Bidali curriculuma 2026ko urriaren 27a baino lehen, eta adierazi mezuaren gaian «Lan-eskaintza».

Kurrikuluma bidaltzeko helbidea: kluster@soziolinguistika.eus

Informazio gehiago: 943 59 25 56

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN