Osasuna eta Hizkuntza IV: Ikerketatik ezagutzara

Uda Ikastaroa aurrez aurre ospatuko da eta online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez. Matrikula prozesuan nola parte hartuko duzun aukeratu: aurrez-aurre edota online zuzenean.

Uda Ikastaroaren IV edizioa duzue hau. Hizkuntza eta osasungintzaren gaia hain konplexua eta zabala izanik, azterketa sakona beharko luke. Osasun arloko edozein hizkuntza plangintzak hiru baldintza bete beharko lituzkela esan daiteke:

  1. Ebidentzian oinarriturikoa izatea.
  2. Pertsonengan ardazturikoa izatea.
  3. Tokian tokiko egoera administratiboa, erakundeen antolakuntza eta ingurune soziala kontuan hartzea.

Aurtengo edizioan ikerketa izango da Ikastaroaren helburu nagusia. Ikerketa prozesua aukera bezala proposatzen da hemen zentzu zabalean. Ikastaro honetan osasun arloan lehenetsi daitezkeen ikerketa lerroak identifikatuko dira eta abian dauden proiektuen berri emango da. Bestalde, ikerketa eta hortik eratorria den ezagutza zabaltzeko dauden aukerak azalduko dira. Gainera, ikerketa ezberdinen emaitzek hizkuntza eta osasunaren arloko etengabeko prestakuntzan txertatzeko aukerak eta esperientziak aztertuko dira. Azkenik, ikerketaren eta ezarpen-prozesuen bitartez sorturiko ezagutza partekatzea eta zabaltzea, arlo soziosanitarioan kalitatezko eta ekitatezko arreta bultzatzeko tresna egokia bezala jorratuko da.

Helburuak

  • Osasun jardueran hizkuntzen kudeaketaren arloko ikerketak duen nahitaezkotasuna plazaratzea: Ikerketarako aukerak identifikatu eta martxan dauden ikerketak sustatu.
  • Arreta soziosanitarioko langile, ikerketan eta ebidentzian oinarrituriko ezagutzaz baliatuz, euren ibilbide profesionalean hizkuntza-aniztasunarekiko jarduera egokiak sustatzea.
  • Diziplina anitzeko eta jatorri ezberdinetako profesionalen eta erakundeen arteko topagunea izan, eztabaida eta batez ere elkarlana bultzatuz.
  • UPV/EHUk hizkuntza eta osasungintzaren gaian lidergoa eskuratzeko eta nazioartean erreferentzia izateko abiapuntua izatea.
  • UPV/EHUk UEUrekin elkarlanean antolatzen duen graduondoko berezko aditu tituluko ikasleen ikerketa proiektuak zabaltzea.

Jarduera nori zuzenduta

  • Unibertsitateko ikasleak
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak
  • Osasun sistemako erakunde eta enpresetan ardura postuak dituzten pertsonak

Date

Juil 15 - 16 2021
Expired!

Heure

15:00 - 14:00

Plus d'Infos

Webgunea
Bizkaia Aretoa

Lieu

Bizkaia Aretoa
Bilbo
Webgunea