Proiektuak

Egoera soziolinguistikoaren azterketarako eta bertan euskararen biziberritzearen alde esku hartzeko bideen gaineko proiektuak gauzatzen ditugu, metodo zientifikoak erabiliz. Diziplina anitzeko lantaldeen bidez lan egiten dugu, egitasmo bakoitzaren beharren arabera egokituta.
Cette section n'est disponible qu'en basque Le voir

Berbekin

Nerabeen ahozko hizkuntza gaitasunean eta hezitzailearen esku hartzean eragiteko ikerketa proposamena da hau. Ekintza-ikerketa metodologian sustraitua da eta 2013. urtean  Bergaran gauzatu zen Bergarako nerabeen hizkuntza‐erabilera ikerketaren jarraipena. Izaera aplikatua duen proiektua da, hezkuntza esparruan kokatua eta fokua jarrita duena 10-14 urte arteko nerabeen ahozko komunikazio gaitasunetan nahiz irakaslearen esku hartzean.

Berbekin proiektuari 2014an eman zitzaion hasiera, eta helburutzat jarri zen aztertzea eskola-eremuetan, irakaslearen esku hartzearen bitartez euskararen erabilera sustatzeko sortzen ziren aukerak. Eta era berean, zeintzuk ziren estrategia egokienak ikasleek euskaraz gehiago eta hobeto egin zezaten.

2019-2020 ikasturteetan, “edozein irakasle da hizkuntza irakasle” pentsamendutik abiatuta, ikasgelan euskararen erabilera eta gaitasuna hobetzen laguntzen duten praktika onak finkatzeko eta sistematizatzeko bidea egin da. Zehazki, 2019an indar berezia egin zen, irakasle guztiek ahozko hizkuntzaren mesedetan esku-hartzeko gakoak ezagutzeko eta ondoren, diseinatutako praktikak gela barruan inplementatzeko.

2020an xede horien gainean jarraitu da lanean, eta ikastetxeei aholkularitza eskaini zaie. Ikastetxeetako talde-motorrekin aritu gara estuki lanean. Horrez gain, proiektuko emaitzak zabaltzeko lanak hasi dira. Egitasmoan zehar eskuratutako ezagutza eskuragai jartzeko bidea diseinatu da.

Lankidetza:

Babesle eta laguntzaile:

Menu