Proiektuak

Egoera soziolinguistikoaren azterketarako eta bertan euskararen biziberritzearen alde esku hartzeko bideen gaineko proiektuak gauzatzen ditugu, metodo zientifikoak erabiliz. Diziplina anitzeko lantaldeen bidez lan egiten dugu, egitasmo bakoitzaren beharren arabera egokituta.
Cette section n'est disponible qu'en basque Le voir

Komunikazio kanpainak ebaluatzeko adierazle sistema osatzeko egitasmoa

2009. urtean abian jarri zen proiektuaren helburu nagusia euskal komunikazio-kanpainak ebaluatzeko adierazle-sistema bat definitzea zen. Edo behintzat, gutxienik kontuan hartu beharreko adierazleak zein diren identifikatzea.

Horretarako lan-talde bat osatu zen. Lan taldearen eginbeharra gaiaren inguruko hausnarketa egitea zen, mintegi zehatzean jasotako informazioa eta ikerketaren emaitzak kontuan hartuz, ezarritako xede aplikagarria eskaintzeko. Besteak beste, honako eginkizun zehatzak izan zituen lan-talde horrek:

  • Proiektuaren behin betiko diseinua adostuz, metodologia zehaztea, garapena ziurtatzea, lan egutegia zehaztea eta emaitzak zuzentzea

Lan-talde horretako partaideak:

  • Egitasmoen abiapuntu izan diren erakunde edo taldeak (NETele, Buruntzaldeko teknikariak, Aztiker…).
  • Soziolinguistikan edota komunikazioan aditu den ikerlari edo unibertsitateko irakasle bat, zuzendaritza funtzioarekin.
  • Soziolinguistka klusterreko bazkideen artean interesa duen edonor
  • Soziolinguistika klusterreko ordezkaria koordinazio lanetan.

Klusterrak egindako proposamenari hainbat ekarpen egin zitzaizkion. Aukera desberdinak aztertu ondoren jasotako iritzi eta proposamenak honakoak izan ziren:

  • Proiektua garatzeko ezinbestekoa da komunikazioan eta euskal soziolinguistika arloko aditu batek zuzendaritza ardura hartzea.
  • Hausnarketa teorikoan aurrera pausuak ematea oso interesgarri ikusi da.
  • AZTIKER enpresak kanpaina zehatzaren ebaluazioa burutu ondoren, Soziolinguistika klusterra Buruntzaldeko taknikarien eskakizunari jarraiki Teknikarientzat mintegi berezia eskaini zuen, Digitalak eta Arista komunikazio enpresetako adituekin.
  • Mintegia 16 ordukoa izan zen lau saiotan banatuta. Azaroan eta abenduan burutua
  • 2009 urte amaiera baino lehen lan-taldea abian jartzea, lan-egitrasmo zehatzarekin

 

ERANSKINAK:

Euskara sustatzeko komunikazio-ekimenak (GIDA)

« Euskara komunikatu: nor-nori-nork » uda ikastaroa