Bulego Teknikoaren ardura da Soziolinguistika Klusterraren helburuak, estrategiak eta proiektuak kudeatu eta garatzea.
Egun, 8 lagunek osatzen dute Bulego Teknikoa:

Olatz Altuna Zumeta
Euskal Herriko Hizkuntzen Erabileraren Kale-Neurketaren azken bost edizioen zuzendaria. Euskararen erabilera neurtzeko metodologiak, adierazle soziolinguistikoen azterketa eta gazteen hizkuntza-errealitatearen ikerketan jardun du, bereziki.

Asier Basurto Arruti
Landutako gaien artean daude gazteen hizkuntza-erabilera, behaketa bidez hizkuntza-erabilera neurtzeko metodologiak eta erakundeen komunikazio publikoa, besteak beste.

Olatz Bengoetxea Manterola
Hezkuntza arautuaren arloan ahozko komunikazioan eragiteko metodologiak sortzen, garatzen eta aplikatzeko proiektuetan dihardu. Baita testuinguru soziolinguistiko eta helburu ezberdinen araberako prestakuntza-saioak eskaintzen ere.

Isabel Godinez Hidalgo
Erakundearen kudeaketa administratibo eta ekonomikoari lotutako lanak garatzen ditu, Bulego Teknikoaren baliabideak eta behar teknikoei erantzuten die eta proiektuetan zenbait funtzio tekniko betetzen ditu.

Maialen Iñarra Arregi
Besteak beste, honako gai hauek landu ditu: hizkuntza-erabileraren behaketa bidezko neurketak (kalean, unibertsitatean, kirolean…), ikasleen eskolako hizkuntza-erabilera, gazteen aisialdiko hizkuntza-erabilera eta hizkuntza-aktibazioa.

Paula Laita Pallares
Kanadako hizkuntza indigenen biziberritzean lanean aritu da, ikerketa-eremuan eta esku-hartze proiektuen kudeaketan. Gaur egun hezkuntza arautuan ahozkotasuna lantzeko metodologiak garatzeko eta aplikatzeko egitasmoetan dihardu.

Imanol Larrea Mendizabal
Gai hauek landu ditu: immigrazioa, hizkuntza jarrerak, Kataluniako soziolinguistika, arlo sozioekonomikoan euskara sustatzea eta I+G+Bren (Ikerketa, garapena eta berrikuntza) kudeaketa.

Pablo Suberbiola Unanue
Lantzen dituen gaiak: Hizkuntza ohituren aldaketa prozesuak, haur eta gazteen hizkuntza erabilera eta hizkuntza plangintzen aplikazioa erakundeetan.

Belen Uranga Arakistain
Landutako gaien artean daude hizkuntza-ekologia, hizkuntza-aniztasuna eta hizkuntza-erabilera neurtzeko metodologiak.