[UDA IKASTAROA] Itzultzaile neuronalen eraginak euskararen erabileran

Azalpena

Itzulinguru proiektuan itzultzaile neuronalen erabilera ikertu da, haien erabilera hobetzeko eta tresna hauek euskararen biziberritzearen mesedetan baliatzeko asmoarekin. Hizkuntza praktikak araututa dituzten erakunde eta testuinguru anitzetan jarri du arreta proiektuak: Bigarren Hezkuntzan, enpresetan, administrazioan, osasungintza, hedabideetan, euskaltegietan eta unibertsitateetan. Euskal Herriko Unibertsitateko Innoklab ikerketa-taldeak eta Soziolinguistika Klusterrak koordinatu dute proiektua eta bertan parte hartu dute Osakidetza, Elhuyar, AEK, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila eta Hekimen euskarazko hedabideen elkarteak.

Itzultzaileen gaur egungo erabilera aztertu da eta 25 esku hartze esperimental egin dira azken hilabeteetan, euskararen erabilerarako aukerak zabaltzea, hizkuntza-kalitate egokia bermatzea eta erakundeen funtzionamenduan eraginkortasuna hobetzea ipar hartuta. Uda Ikastaroan, Itzulinguru proiektutik eratorritako ikasgaiak ezagutu eta aztertuko dira; baina horrez gain hizkuntza teknologien eta adimen artifizialaren olatuari aurre hartzeko gakoez hausnartuko da ikuspegi zabalago batetik.

Helburuak

  • Itzultzaile neuronalaren erabilerak sortzen dituen eraldaketak, gatazkak, distortsioak eta gaitasunak identifikatzea.
  • Itzulinguru proiektuan egindakoa gizarteratu eta emaitzen gaineko gogoetarako gunea eskaintzea.
  • Hizkuntza teknologien garapenari eta ezarpenari aurrea hartu eta ikasitakoa euskararen biziberritzearen mesedetan baliatzea.

Programa

09:00 – 09:15

Erregistroa

09:15 – 09:25

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

  • Eduardo Apodaka Ostaikoetxea | Euskal Herriko Unibertsitatea – Itzulinguru proiektuaren zuzendaria
09:25 – 10:15

“Itzulinguru proiektuaren ondorio nagusiak “

  • Asier Basurto Arruti | Soziolinguistika Klusterra – Itzulinguru proiektuaren koordinatzailea
  • Eduardo Apodaka Ostaikoetxea | Euskal Herriko Unibertsitatea – Itzulinguru proiektuaren zuzendaria
10:15 – 11:15

“Itzultzaile neuronalaren eragina testuinguru desberdinetan: administrazioa, enpresak, osasun erakundeak, euskaltegiak, ikastetxeak, unibertsitateak eta hedabideak“

  • Natalia Elvira García | Osakidetza – Itzultzailea
  • Maddi Etxebarria Bilbao | Elhuyar aholkularitza – Hizkuntza aholkularia
  • Asier Amezaga Etxebarria | Euskal Herriko Unibertsitatea – Irakaslea eta ikerlaria
11:15 – 11:45

Atsedena

11:45 – 12:30

“Itzulpen neuronala eta hizkuntza teknologiak osasungintzaren eremuan“

  • Gontzal Lopez Lopez | Osakidetza – Euskara Zerbitzu Korporatiboko burua
  • Olatz Perez de Viñaspre Garralda | Ixa Taldea (EHU) – Ikerlaria
12:30 – 13:15

“Itzulpen neuronala eta hizkuntza teknologiak hezkuntzaren eremuan“

  • Beñat Erezuma Arisqueta | Berritzegune Nagusia (Eusko Jaurlaritza-Hezkuntza Saila) – Aholkularia
  • Egoitz Etxeandia Romero | AIEDUtech eta Teach For All – Aholkularia eta ikerlaria
  • Elia Revuelta Estrada | Uribarri BHI – Zuzendariordea eta Berrikuntza Arduraduna
13:15 – 14:00

“Adimen artifiziala eta hizkuntza teknologiak enpresaren eremuan“

  • Ricardo del Corte Elduayen | LKS Next GobTech – Zuzendaria
15:30 – 17:30

Mahai ingurua: “Zer datorkigu eta nola aurrea hartu?“

  • Gorka Labaka Intxauspe | Hitz Zentroa (Euskal Herriko Unibertsitatea) – Irakaslea
  • Itziar Alkorta Idiakez | Euskal Herriko Unibertsitatea – Irakaslea
  • Irati Berasategi Aspuru | Media Attack / Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Saila – Filosofoa

Date

Sep 11 2024
Expired!

Time

9:00 - 17:30

More Info

Read More

Location

Miramar Jauregia
Donostia

Organizer

Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea
Read More