Cette section n'est disponible qu'en basque Le voir

Azaroaren 17an Eralan 2 proiektuaren JARDUNALDI IREKIA egingo dugu Eskoriatzan

HIZKUNTZA LIDERGOA izango dugu aztergai azaroaren 17an Mondragon Unibertsitatearen Huhezi Fakultatean (Eskoriatza, Gipuzkoa) egingo dugun Eralan 2 jardunaldi irekian.

HIZKUNTZA LIDERGOA izango dugu aztergai azaroaren 17an Mondragon Unibertsitatearen Huhezi Fakultatean (Eskoriatza, Gipuzkoa) egingo dugun Eralan 2 jardunaldi irekian.

Soziolinguistika Klusterrak eta Mondragon Unibertsitateak elkarlanean antolatu dute; parte-hartzea doakoa da baina aurrez izena eman behar da, azaroaren 11 baino lehen d.elortza@soziolinguistika.org helbidera mezua bidaliz edo Facebookeko gure orriko hitzorduari baiezkoa emanez.

Izan ere, Eralan 2 ikerketa proiektuaren barruan hizkuntza lidergoaren inguruko interbentzioak egin ditugu izaera desberdineko 7 erakunde eta enpresatan eta esku-hartze horietatik ateratako ondorioak plazaratu nahi ditugu. Jardunaldian erakunde horiek hizkuntza lidergoa nola landu duten entzuteko aukera izango duzu, bai interbentzioak kudeatu dituzten teknikarien ahotik eta bai erakunde eta enpresetako liderren ahotik.

Honatx EGITARAUA.

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN