Proiektuak

Egoera soziolinguistikoaren azterketarako eta bertan euskararen biziberritzearen alde esku hartzeko bideen gaineko proiektuak gauzatzen ditugu, metodo zientifikoak erabiliz. Diziplina anitzeko lantaldeen bidez lan egiten dugu, egitasmo bakoitzaren beharren arabera egokituta.
Cette section n'est disponible qu'en basque Le voir

Tolosako laborategia. Gazteak eta ahozko hizkuntza hezkuntza arautuan

Tolosako udalaren eskariz jorratutako ikerketa da honakoa, helburu duena 12-16 urte bitarteko tolosar gazteen ahozko hizkuntza hobetzea eta adin honetan eskolan horretarako tresnak zein diren topatzea. Tolosako ikastetxe guztietan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBH) 2010-2011 ikasturtetik hona gauzatzen ari den ekintza-ikerketa da.

 

Tolosako udalaren eskariz jorratutako ikerketa da honakoa, helburu duena 12-16 urte bitarteko tolosar gazteen ahozko hizkuntza hobetzea eta adin honetan eskolan horretarako tresnak zein diren topatzea. Tolosako ikastetxe guztietan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBH) 2010-2011 ikasturtetik hona gauzatzen ari den ekintza-ikerketa da.

 

IKERKETA PROIEKTUAREN BILAKAERA:

 

Lau urtetako ekintza-ikerketa proposatu zen, hiru etapetan banatua:

LEHEN ETAPA: lehen ikasturtea (2010-2011)
1. Errealitate soziolinguistikoaren diagnostikoa: gazteen ahozko trebetasunak eta erabilera maila zein jarrerak euskara eta gaztelaniarekiko.
BIGARREN ETAPA: bigarren ikasturtea (2011-2012)
1. Ahozko hizkuntzaren presentzia ikastetxeetako curriculumetan eta material didaktikoetan. Bi oinarrien azterketa eta emaitzak.

2. Ahozko hizkuntza lantzeko material didaktikoak (Sekuentzia Didaktikoak) diseinatu.

3. Esku hartzea: material didaktikoarekin probak eta ebaluazioa.

4. Materialean hobekuntzak, jasotako ebaluazioak kontuan hartuta.

Hirugarren ikasturtea (2012-2013)
1. Esku hartzea: material didaktikoarekin probak eta ebaluazioa.

2. Ikasleen ahozko ekoizpenen analisia: esku hartze aurretiko ekoizpenak (aurre-testuak) eta esku hartze ondorengo ekoizpenak (ondo-testuak).

HIRUGARREN ETAPA: laugarren ikasturtea (2013-2014)
1. Material didaktikoaren esku hartze unearen behaketa eta analisia (ikasle-irakasle arteko elkarrekintza).

2. Elkarrekintzetako praktika onen bilaketa.

3. Ikasleen ahozko ekoizpenen analisia: esku hartze aurretiko ekoizpenak (aurre-testuak) eta esku hartze ondorengo ekoizpenak (ondo-testuak).

3. Azken ondorioak eta etorkizuneko ekintza-ikerketarako erabakiak.

 

IKERKETA ETAPEN LABURPENAK

 

LEHEN ETAPA: lehen ikasturtea (2010-2011)

Ikerketa honen lehen etapan (2010-2011 ikasturtea) ikastetxe guztietan egin zen diagnostiko bat jakiteko zein ziren ikasleen ahozko trebetasunak eta gaztelania zein euskararekiko jarrera eta erabilera maila zer-nolako zen. Ondorioztatu zen ikastetxe bakoitzeko errealitate soziolinguistikoak baldintza zezakeela ahozko hizkuntzaren trebetasunetan eta ikasleen ikaskuntza eta jabetze prozesuan (Zabala eta Ayerza, 2011), eta lan hartatik erabaki zen gazteen komunikazio gaitasunean sakondu beharko zukeela ikerketa honek.

Tolosa: gazteen ahozkotasunaren laboratgi I

 

BIGARREN ETAPA: bigarren ikasturtea (2011-2012)

Ikerketaren bigarren etapan (2011-2012 eta 2012-2013 ikasturteak) lan egin da ikasleen komunikazio gaitasunen arloan: material didaktikoa sortu da, haren ebaluazio eta hobekuntzak bideratu dira eta esku hartzeetan sortu diren ikasleen ahozko ekoizpenak aztertu dira. Ikerketarako tresnak sortzeko hizkuntzaren ikuspegi interakzionista eta soziodiskurtsiboa izan da abiapuntua (Bronckart, 1996, 1985) eta hizkuntzaren didaktikaren eremuan Genevako eskolak zein jarraitzaileek egindako ekarpenak hartu dira kontuan (Dolz & Gagnon, 2010; Palou & Bosh, 2005; Nuñez, 2002, 2000; Idiazabal & Larringan, 2002; Dolz & Schneuwly, 1998, 1997; Schneuwly & Bain, 1998; de Pietro & Zandh, 1997; Bain, 1994).

Sekuentzia Didaktikoak Tolosako laborategian

Esku hartzea eta ikasleen garapena Tolosako esperientzian I

Esku hartzea eta ikasleen garapena Tolosako esperientzian II

 

HIRUGARREN ETAPA: laugarren ikasturtea (2013-2014)

2013-2014 ikasturtean bideratzen ari garen hirugarren etapan aztertu nahi dira Sekuentzia Didaktikoak gelan baliatzen diren bitartean gertatzen diren elkarrekintza motak (irakasle-ikasle arteko elkarrekintzak), eta horretarako aintzat hartuko dira hizkuntzaren ikaskuntza-irakaskuntza prozesuetako esku hartze estrategietan sakondu duten lanak (Bain et. al., 1998; Coll & Onrubia, 2001; Velasco, 2007; Saló, 2006; Sainz et. al, 2009).

 

Babesleak:

   Tolosako Udala logoa