Proiektuak

Egoera soziolinguistikoaren azterketarako eta bertan euskararen biziberritzearen alde esku hartzeko bideen gaineko proiektuak gauzatzen ditugu, metodo zientifikoak erabiliz. Diziplina anitzeko lantaldeen bidez lan egiten dugu, egitasmo bakoitzaren beharren arabera egokituta.
Este apartado solo está disponible en euskera Ver

Hizkuntzen Erabileraren Kale Neurketak. Udalerriak

Euskal Herriko VII. Kale Neurketako datu-bilketa 2016ko udazkenean egin zen. Aldi berean, herriko datuak datu orokorrekin alderatu ahal izateko, asko izan ziren 2016 eta 2017an egindako udalerri mailako neurketa bereziak. Neurketa berezi horiek, udalek berariaz eskatuta, neurketa ordu gehiago eta lagin nahikoa izan ohi dute, udalerriko datu zehatz fidagarriak eskaintzeko.

Udalerriz udalerri eginiko neurketa horien emaitzak publiko aurkeztu ahala argitaratuko dira webgune honetan, denon eskura izan daitezen.

Ikusgai daude hemen ondoko udalerrietan egindako Hizkuntzen Kale-erabileraren Oinarrizko neurketen emaitzak:

Era berean, hemen daude udalerri mailako neurketa berezien emaitzak (Udalek webgune honetan argitaratzeko baimena eman dutenak):