Euskaltzaindiak eta Soziolinguistika Klusterrak bost urterako lankidetza-hitzarmena sinatu dute

Euskaltzaindia-Klusterra sinadura

Gaur, martxoaren 30ean, Soziolinguistika Klusterrak eta Euskaltzaindiak bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmena sinatu dute Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundian. Klusterraren izenean Jaime Altuna presidenteak sinatu du, eta Euskaltzaindiarenean Andres Urrutia euskaltzainburuak. Eurekin batera, Ibon Usarralde Klusterreko kudeatzailea eta Andres Iñigo Euskaltzaindiko Jagon sailburua izan dira.

Euskaltzaindia-Klusterra sinadura

Gaur, martxoaren 30ean, Soziolinguistika Klusterrak eta Euskaltzaindiak bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmena sinatu dute Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundian. Klusterraren izenean Jaime Altuna presidenteak sinatu du, eta Euskaltzaindiarenean Andres Urrutia euskaltzainburuak. Eurekin batera, Ibon Usarralde Klusterreko kudeatzailea eta Andres Iñigo Euskaltzaindiko Jagon sailburua izan dira.

Hitzarmen horrek bost urteko iraupena izango du eta Soziolinguistika Klusterraren eta Euskaltzaindiaren arteko elkarlana sortzea du helburu, euskararen normalizazioari buruzko proiektu partekatuak gauzatzeko. Euskararen jakitea, erabilera zein haren aldeko sustapenaren ikerketa, dibulgazioa eta sentiberatzea izango dira, batez ere, bi erakundeon arteko hitzarmenaren xede nagusiak.

Hitzarmenaren ondorioetako bat hau izango da: Euskaltzaindiak Soziolinguistika Klusterrean Ohorezko bazkidearen izaera edukiko du, Elkarte honen estatutuetan jasota dauden baldintzen eta arauen arabera. Soziolinguistika Klusterrak, Euskaltzaindia ohorezko bazkide izan dadin Klusterraren estatutuak aldatu behar direnez gero, bide horretan eman beharreko urratsak emateko prozedura abian jartzeko konpromisoa hartu du.

Horretaz gain, hauek dira hitzarmenaren ildo nagusiak:

  • Euskaltzaindiak nahiz Klusterrak egindako ikerketen emaitzak trukatuko dituzte edo ikerketa proiektu berriak zehaztu edota abian jarriko dituzte elkarrekin.
  • Bi erakundeok publikatzen dituzten argitalpenak elkarren artean trukatuko dituzte eta bi erakundeen artean argitalpen-egitasmoak partekatuko dituzte.
  • Bi erakundeok euskararen jakitean, erabileran zein haren aldeko sustapenaren ikerketan, dibulgazioan eta sentiberatzean egitasmoak partekatuko dituzte. Urteko jarduketa-planean zehaztuko dituzte bi erakundeek eremu honetan garabidean jarriko dituzten egitasmoak.
  • Erakunde biok erraztasunak emango dizkiote elkarri egoitza nahiz azpiegitura erabiltzeko, adosten dituzten ekintzetan baliatzeko.

Helburu hauek lortzeko, Soziolinguistika Klusterrak eta Euskaltzaindiak Jarraipen Batzordea sortuko dute, lau kide izango dituena, bi Klusterrak izendatuak eta beste biak Akademiak izendatuak.

 
EuskaltzaindiaSoziolinguistika Klusterra

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN