2021eko Txillardegi-Hausnartu sarietako lanekin osatu da BAT Soziolinguistika Aldizkariaren 122-123 zenbaki bikoitza

Txillardegi-Hausnartu Soziolinguistika Sarien 2021eko edizioan lan mamitsu ugari jaso ziren eta, horregatik, BAT aldizkariak zenbaki bikoitz berezia osatu du.

Zenbakian daude sariak jaso zituzten hiru lanak:

  1. Hezkuntza soziolinguistikoa. Euskal Herrian han eta hemen dauden material eta baliabideen bilketa, azterketa eta sailkapena (Izaro Arruti eta Sandra Prieto)
  2. Euskararen marka: marketinetik hizkuntza plangintzara (Estitxu Garai, Irati Agirreazkuenaga, Irene Garcia, Sergio Monge, Angeriñe Elorriaga, Patxi Azpillaga, Ainara Miguel, Naroa Jauregizuria eta Koldo Atxaga)
  3. Kulturaren eragina hizkuntzaren biziberritzean. Behin-behineko ondorio batzuk (Iñigo Beitia)

Horiez gain, beste lan hauek ere argitaratu dira zenbaki bikoitz honetako artikulu bezala:

  • Zumaian ELE aplikatzeko oinarriak (Xabier Azkue Ibarbia)
  • Hitanoa euskal hiztunen komunitate garaikidean: molde zaharretatik ertz berrietara (Beñat Muguruza Aseginolaza eta Garbiñe Bereziartua Etxeberria)
  • Hizkuntza erdigunera. Urola Kostako adinekoen osasun arretan hizkuntzak duen eragina aztergai (Saioa Martinez de la Hidalga Azkue)
  • Idatzizko trebetasuna testuinguru soziolinguistiko desberdinetako CLIL eta ez-CLIL ikasgeletan (Ainara Ortega Oar)
  • D ereduan euskaldundutako Lizarrako hiztun berri gazteen euskararen erabilera (Ainhoa Pardina Arenaza)
  • Euskararen esanahia(k) euskalgintzako testu multimodalen azterketa genero perspektibatik (1960-2018) (Onintza Legorburu Larrea)

Bukatzeko, aldizkariko “Soziolinguistikaren munduko leihoa” atalaren barruan Magdalena Pasikowska-Schnass egilearen “Regional and minority languages in the European Union” artikulua topa liteke. Gainera, ohi bezala, atal honetan nazioarteko soziolinguistikako lau libururen berri ematen da, HABE liburutegiarekin lankidetzan.

BAT soziolinguistika aldizkarian harpidetu nahiko bazenu, Aldizkariaren webgunean daude horretarako bideak eta informazio osagarria.

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN